GARA > Idatzia > Kultura

«Gauerdian», maitasun berri baten kronika, Tolosako Leidor antzokian

p049_f02.jpg

GARA | TOLOSA

Antzezlan berria dakar Ttanttaka antzerki taldeak. «Gauerdian» obra bihar estreinatuko dute Tolosako Leidor antzokian, 20.30etik aurrera. Aitziber Garmendia aktoreak itzulitako eta Roberto Romeik zuzenduriko lana da, eta jatorrizko antzezlana, ordea, David Greig eta Gordo McIntyrena da.

Iker Galartza eta Itziar Atienza aktoreak ditugu komedia honen euskarazko bertsioko protagonistak. Atienza Helenaren azalean jarriko da, bikotekideak utzi ostean harreman egonkor bat izateko amorratzen dagoen abokatu gaztea. Galartza, berriz, Bob da, negozio susmagarrietatik bizi den artista frustratu bat. Mozkorraldiaren ostean ohean amaituko dute elkarrekin, eta hurrengo egunean bakoitza bere zereginetara itzuliko da San Joan gaueko magiak berriro elkartzen dituen arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo