GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-jasotzea

Inaxio Perurenak atzeratu egin du bere marka ahalegina

J.L.

Biharko iragarri zuten Inaxio Perurenaren marka ahalegina, baina atzeratu egin du. Leitzako harri-jasotzaileak 300 kiloko harri errektangularra jaso nahi zuen, bost minutuko txanda batean. Dena dela, Inaxiok ez du inondik inora bazterrean utzi nahi ahalegin hori, eta berriro egin nahi duenean adieraziko duela iragarri zuen.

Bi aldiz ahalegindu da plazan harri hori bizkarrean jasotzen, eta bietan kale egin du. Lehenengoa Asteasun egin zuen, eta orduan bizkarrean jaso zuen, baina berdintzeko garaian harriak atzera ihes egin zion eta lurrean puskatu zen. Bigarrena, orain dela hilabete pasatxo egin zuen, baina orduan ez zuen lortu bizkarrean berdintzea.

Idi probak

Idi proben Euskadiko Txapelketako finala jokatuko da gaur gauean, 22.00etatik aurrera Aiako problekuan. Urtean zehar Euskal Herriko probalekuetan hainbat proba izaten dira, eta puntuak banatzen dira saioen ostean. Guzti horien artean, sei onenek BBK saria jokatzen dute, eta hango onenek jokatuko dute Euskal Herriko finala. Iñaki Lopategiren, Ecoemeten eta Luberriren uztarriak neurtuko dira, denak bizkaitarrak.