GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Abadiñok aurtengo faboritoa zein den argi eta garbi utzi nahi du 640koan ere

p050_f02_97x96.jpg

J.L.

Euskal Herriko Goma Gaineko Txapelketan bigarren jardunaldia jokatuko da Mungiako pilotalekuan gaur 17.00etan. Hamar talde neurtuko dira, eta bi multzotan banatuko dira. Gaur arratsaldean bertan egingo da zozketa. Klub batek bi talde plazaratzen baditu, multzo ezberdinetan jokatuko dute. Bi jardunaldiko ligaxka izango da eta gero bakoitzeko hiru onenek lortuko dituzte otsailaren 9an Durangon jokatuko den finalerako txartelak.

Parte hartuko duten taldeak, honako hauek dira: Abadiño A, Abadiño B, Ibarra, Murueta, Iparralde, Ñapurrak, Zuraide, Sokarri, Berriozar eta 6 Conceyos. Beraz, Abadiño bakarrik izango da bi talderekin aurkeztuko den kluba, eta biek multzo ezberdinetan aritu beharko dute, arautegia behar bezala betez.

Gaurkoan ere Bizkaiak izango ditu ordezkaririk gehien, aurtengo txapelketan izango dituen bezalaxe. Bost talde izango ditu Bizkaiak; Lapurdik bi ordezkari izango ditu; eta Gipuzkoak, Nafarroak eta Asturiasek, berriz, bana. 6 Conceyos da talde asturiarra, eta gonbidatu bezala ari da Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen.

Honelako ligaxka hauetan lehen hiru postuetan geratzea izaten da garrantzitsuena, gero finala jokatu ahal izateko. Abadiñok lortu zuen joan den astean 680 kiloko txapela, eta hemen ere faborito nagusia izango da, nahiz eta pisu ezberdina izan. Gaurko saioaren ostean hartuko zaio txapelketari itxura nondik nora joan daitekeen, baina seguru asko ez da emozio faltarik izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo