Bego Etxebarria, Maite Ormazabal Amara Berri Kantuz kantu taldeko adiskideak (*)
Arantza eta Gilermo adiskideok
Elkarrekin pasaturiko kantu saioetan sorturiko adiskidetasuna bihotzean dugula jakinarazi nahi dizuegu ezen zuen seme Urtziren atxiloketa dela-eta zuen ondoan egon nahi dugula, geure elkartasuna eta maitasuna adieraziz, eta zuen samina leuntzen laguntzeko gogoz. Bihotzez desio dugu semea etxean izan dezazuela, aske, albait lasterren. Besarkadarik bihozkorrena bidali nahi dizuegu, zuei eta etxeko guztiei. Bereziki, zuen semeari.
(*) Gutuna honako lagun hauek ere sinatzen dute: Jexux Lasa, Ana Aleman, Kepa Arrate, Beatriz Fernandez Zabala, Elena Kalonje, Yolanda Olivan, Ana Enbil, Jose Irastorza, Ainhitze Irastorza, Dorleta Irastorza, Santos Suberbiola, M.Consuelo Unanue, Esti Artolozaga, Mikel Legorburu, Asteasuko Itsaso, Lide Gondat, Imanol Arluziaga, Maria Fernandez Irisarri, Loli Goienetxe Irigoien, Itziar Lekuona, Iñaki Aduriz, Isabel Maiora, Rosa Mari Rodriguez, Jose Luis Aranburu, Joserra Beloki, Joxemari Plazaola, Angel Maiz, Marielo San Martin, Loli Agirreolea, Mari Carmen Diaz, Alejandro Orona, Alex Orona eta Nerea Orona.