GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Hauteskundeak irabazteko larderia agintzea, gizarte juduak barneratutako mentalitatearen isla

Israelgo hauteskundeen hurbiltasuna ez da koiuntura ona izaten palestinarrentzat, Gazaren aurkako azken erasoak agerian utzi zuen bezala. Egia esan, palestinarrentzat ez da koiuntura onik izaten, Israelentzat edozein momentu izaten baita egokia era guztietako erasoak egiteko. Hala ere, hautagaiek itxikeria eta larderia erakusteko abagunea izaten dute hauteskunde kanpaina. Hala egin berri du Benjamin Netanyahu lehen ministro eta Likud Beitenu koalizioko buruak atzo argitaratutako elkarrizketa batean. Palestinarren lurraldean ezarritako koloniak indartu eta inoiz ez hustu izanaz harro agertu da, eta hauteskundeak irabazten baditu, jokaera horri eutsiko diola agindu du. Negoziazioa, elkar ulertzea edo bakea Netanyahuren eta politikari israeldarren hiztegian ez dauden hitzak dira. Horien ordez, segurtasuna agertzen da, ustez edozer justifikatzen duena. Hautesleak erakartzeko horrelako promesak egin behar izatea, gainera, fenomeno kezkagarriago baten isla da; izan ere, «segurtasun» horren izenean edozein ikaragarrikeria egin beharra Israelgo gizartearen parte handi baten artean zabalduta eta barneratuta dago. «Segurtasuna» justiziaren gainetik, haren kaltetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo