GARA > Idatzia > Mundua

Netanyahuk kolonia juduak ez dituela hustuko agindu du hauteskundeen atarian

Hauteskundeak irabaziz gero, ez dituela kolonia juduak hustuko adierazi du Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak. «Buldozer makinek juduen etxeak botatzen zituzteneko egun horiek iraganekoak dira. Are gehiago, koloniak berrindartu ditugu», nabarmendu zuen «Maariv» egunkariarekin eginiko elkarrizketan. Erantzun hori botoa eskuin-muturreko talde politikoei emateko asmoa duten hautesleei zuzenduta dago.

p024_f01.jpg

GARA | TEL AVIV

Legebiltzarrerako hauteskundeen gertutasuna dela-eta -datorren asteartean izango dira-, Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak bere jarrera gogortu du, botoa eskuin-muturreko talde politikoei emateko aukera hausnartzen ari diren hautesleak bereganatu nahian.

«Maariv» egunkariak eginiko galdera bati erantzunez, argi utzi zuen, hauteskundeak irabaziz gero, ez dituela juduen koloniak inolaz ere hustuko. «Buldozerrek juduen etxeak botatzen ziztuteneko egun horiek iraganekoak dira. Ez dira etorkizunean errepikatuko», nabarmendu zuen.

«Ez dugu koloniarik hustu. Aitzitik, berrindartu egin ditugu», gaineratu zuen Netanyahuk. Bere Gobernuak okupatutako Zisjordanian lehen unibertsitate israeldarra sortu zuela gogorarazi zuen agintariak.

Naftali Benettek zuzentzen duen eskuin-muturreko HaBait Hayehudi talde politiko erlijiosoak Zisjordaniaren kolonizazioa azkar egin dadila eskatu du eta, ildo horretan, Gobernuak ez duela behar adina egiten kritikatu du. Inkestek diotenez, Netanyahu buru duen Likud Beitenu eskuineko aliantzari botoak kendu diezazkioke eskuin-muturrak. Atzo bertan ezagutarazi zituzten galdeketa baten emaitzen arabera, 14 legebiltzarkide lor litzake Benetten alerdiak eta Likud Beitenuk, 32, 2009an baino hamar gutxiago.

«Inork ez dit leziorik eman behar Eretz Israelei-Israelgo Lurraldeari- zor zaion maitasunaz, sionismoarekiko eta koloniekiko konpromisoaz», helarazi zion Benetti.

Netanyahuk eskuin-muturreko taldeen balizko hautesleak bereganatu nahi ditu. Horregatik, azken asteetan bere adierazpenak eta Palestinarekiko jarrera areago gogortu ditu. Bere hitzetan, hutsegite «historiko larria» izango litzateke eskuinaren botoa banatzea. 1992an eta 1999an eskuindarrek hauteskundeak horregatik galdu zituela ohartarazi zuen.

«Kontua ez da hauteskundeak irabazten ditugun ala ez, baizik eta bolantea esku artean duen gidariaren irmotasuna. Bolantearen aurrean pertsona gehiegi daudenean, automobila irauli egiten da», esan zuen.

Dena den, eskuineko ideologia ordezkatzen duten talde politikoak gehiago dira. Orotara, 63 eserleku lortuko lituzkete, eta zentroak, 57.

Bestalde, Palestinako eta nazioarteko hamarnaka ekintzaile Israelgo kolonien kontra bigarren kanpaleku bat eraikitzen hasi ziren atzo, Jerusalemeko ipar-mendebaldean, okupatutako Zisjordanian. Beit Iksa-tik gertu, hiru denda ipini zituzten. Aipaturiko herrixka palestinar hori kolonia juduez inguratuta dago eta Gobernu israeldarra eraikitzen ari den hormak erabat isolatuta utziko luke.

«Ekimen honekin bai Israeli bai gizarte demokratiko guztiei esan nahi diegu gizakiak garela eta bakea nahi dugula», azaldu zuen Saed Yakrina ekintzaileak. «Kontrol militarrik gabeko, hormarik gabeko eta hormarik gabeko bizitza nahi dugu», aldarrikatu zuen.

Inguru horretako herrietako eta ideologia politiko desberdinetako ekintzaileak elkartu ziren Al-Karamah (Duintasuna) deitu zioten kanpalekuan. Bertan gaua igarotzea zen beren asmoa, baina Israelgo Armadak Beit Iksa-rako sarrerak itxiarazi zituen kanpalekura jende gehiago hurbildu ez zedin. Joan den astean, horrelako beste kanpaleku bat desegin zuen.

bigarren bat

Palestinako eta nazioarteko hamanarka ekintzaile, Israelen kolonia politika salatzeko, bigarren kanpaleku bat eraikitzen hasi ziren atzo okupatutako Zisjordanian, Beit Iksa herrixka palestinarretik gertu.

barghouthi

Mustafa Barghouthi legegilearen hitzetan, Bab al-Shams eta Al-Karama kanpalekuak palestinarren borrokaren beste dimentsio bat dira. Gisa horretako protesta gehiago egongo direla ohartarazi zuen.

El giro a la derecha de la sociedad israelí

La derecha israelí ha sabido consolidarse y ganar terreno en las dos últimas décadas. A casi 20 años de la firma de los Acuerdos de Oslo y de las expectativas que generaron en la llamada «generación Rabin» -en alusión al primer ministro israelí Issac Rabin, muerto a manos de un ultraortodoxo-, la izquierda israelí ya no es ni la sombra de lo que fue.

El Partido Laborista, que en 1993 tenía 44 de los 120 escaños que componen el Parlamento israelí, no tiene más que 8 en la actualidad. Los sondeos le dan entre 16 y 17 parlamentarios en las elecciones legislativas del próximo martes.

Según analistas, este giro a la derecha del electorado israelí se debe al temor por la situación geopolítica que se vive en la región, al impacto de la llamada «Primavera árabe», y a la desilusión que generó el fracaso de los Acuerdos de Oslo.

«Hay en la población un fuerte sentimiento de deseperación y una creciente desconfianza hacia los palestinos. Se tiene la percepción de que no hay un interlocutor válido al otro lado», sostuvo en declaraciones a AFP el analista político de la Universidad de Bar Ilan Yehoudit Auerbach. «Prevalece la idea de que no es el momento adecuado para iniciar una negociación con los palestinos, considerándola peligrosa», añadió.

A juicio de Roman Bronfman, ex diputado de un partido de izquierda ahora desaparecido que representaba a inmigrantes rusos, la masiva inmigración de ciudadanos rusos que se produjo en la década de los 90 con la desintegración de la Unión Soviética aupó a la derecha por sus posturas anti-árabes y xenófobas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo