GARA > Idatzia > Euskal Herria

Aitzol Gogorzaren aldeko ekimena egin dute «iratxoek» Basauriko espetxean

p012_f01.jpg

GARA | BILBO

Aitzol Gogorzaren, eta oro har, euskal preso politiko guztien alde, ekimen berezia egin zuten pasa den larunbatean iratxoz jantzitako zenbait aktibistak.

Spray zuriaz armaturik, «iratxoak» Basauriko espetxeko horma handietara gerturatu ziren, eta hizki erraldoiak eginez, «Amnistia» hitza idatzi zuten, horma zati bakoitzean letra bat kokatuz. Alboan «Aitzol eutsi gogor» mezua marraztu zuten, pareta horien beste aldean preso dagoen Gogorzari indarrak helarazteko. Ekintzaren emaitza bertan ikusgai dago oraindik, lekuko mutua balitz bezala espetxearen pareta «apaintzen» jarraitzen duelako.

Ekimenaren protagonistek adierazi dutenez, ekintza grafiko horren bitartez, euskal preso politiko guztiak askatzeko aldarrikatu nahi izan dute, bereziki gaixo larriak dituzten horiek, haien artean, aipaturiko Aitzol Gogorza edota Txus Martin.

«Iratxoek» adierazi dutenez, mota honetako desobedientzia zibileko ekimenak egiten jarraituko dute, gizartearen aurrean arazo larri hau azaleratzeko, «kontzientziak pizteko».

Ekimenaren bideoa www.topatu.info webgunean ikusgai dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo