GARA > Idatzia > Kultura

Panderoa «bizipoz iturri zuen» Inazio Bastida Uranga «Etxeberritxo» hil da

Inazio Bastida Uranga «Etxeberritxo» Azpeitiko Oñatz auzoko Etxeberritxo baserrian jaio zen 1943an. Soinujole askorekin aritu zen azken urteetan, Xabi Solanoren Esne Zopak proiektuan, besteak beste.

p055_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Bere baserriaren izena hartu zuen Inazio Bastida Uranga Etxeberritxo-k. Panderoa jotzen bere kasa hasi bazen ere, ibilbide oparoa osatu zuen hainbat trikitilariren alboan. Euskal Herriko Trikitixa elkarteak atzo eman zuen haren heriotzaren berri.

1979an Euskadiko Trikitixa Txapelketako finalerdietara iritsi zen Epelarrerekin eta azken urte hauetan zehar, soinujole andanarekin aritu izan zen; Epelarrerekin bezala, Astiasaran anaiekin edota azkenaldian, Xabi Solano musikariarekin ere bai. Esne Zopak proiektuan izan zuten partaide eta zenbait zuzenekotan ere eurekin izan zen oholtza gainean.

«Etxeberritxorentzat, bizipoz iturrietako bat izan da trikitixa eta panderoa, eta hala transmititu izan du oholtza gainean zein afari giroan ere», azaldu zuten elkartekoek. «Soinu hotsa entzun orduko, piztu egiten zen gizona. Bere pandero mugimendu bereziarekin, berehala alaitzen zituen inguruko guztiak».

Bere aldeko hileta elizkizuna, gaur izango da, 19.00etan, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen Parrokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo