GARA > Idatzia > Kultura

«Itsas memoria» aldizkariaren ale digital berria atera dute

GARA | DONOSTIA

Gipuzkoako Itsas Museoak bere argitalpenaren zazpigarren alearen bertsio digitala aurkeztu berri du. Guztira 36 artikulu biltzen ditu 650 orrialdetan, Euskal Herriko itsas eta ibai portuen historiaren monografiko bat osatuz.

Argitalpena museoaren webgunean dago eskuragarri. Bertan aurkitu daitezke Gipuzkoako, Bizkaiko eta Lapurdiko azpiegituren azalpenak, zein Donostia, Pasaia, Bilbo, Deba eta Hondarribiko portuen inguruko historia sozioekonomikoari buruzko lanak.

«Miszelanea» atalean, gainera, beste ataletan lekurik ez duten gai interesgarriak daude. Hala nola Blas de Lezoren biografia, Manuel Gracia Rivasek egindakoa.

Ikerketa sustatzeko grina

Argitalpenean ere badaude azken euskal arpoilarien inguruko kontakizunak, Manuel de Agoteren egunerokoen ikerketa edo emakumeek merkataritza-nabigazioan izan zuten garrantzia aztertzen duen gogoeta.

«Itsas memoria» bi urtetik behin publikatzen duten argitalpena da eta honen helburua euskal kostaldearekin harremana duten ikerketa lanak sustatzea da. Orain arte zazpi ale atera ditu Itsas Museoak, 237 artikuluz osatuta, 176 adituek idatzita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo