Arabako PSEn blokeak gainditzeko integrazioa nahi du Lopezek
GARA | BILBO
Araban PSEk duen egoeraren aurrean alderdiaren zuzendaritzak «neutraltasun osoz» jokatuko duela nabarmendu zuen atzo Patxi Lopezek Efe agentziari egindako adierazpenetan. Herrialde horretan «blokeak iraunkorrak ez izateko integrazioaren alde» jokatuko duela gaineratu zuen. Otsailaren 9 eta 10ean egingo du PSEk bere batzarra eta astebete beranduago herrialdekoak egingo dira. Araban zatiketa da nagusi, bi zerrenda daudelarik. Txarli Prieto da baten burua eta Juan Carlos Alonso kritikoena.