GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bertso saioa eta manifestazioa, epaituko dituzten Debagoieneko gazteak babesteko

p018_f01.jpg

GARA | BERGARA

Debagoieneko lau herritar Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte astelehenean Korrikaren aurreko edizioan presoen argazkiekin lasterka egin zutelako. Eta «Elkartasuna ez da delitua! Epaiketa politikorik ez! Euskal Presoak Euskal Herrira» leloarekin hainbat mobilizazio antolatu dute egunotarako. Auzipetuek prentsaurrekoa eman zuten astelehenean Bergaran, Eleak mugimenduak eta jende ugarik lagunduta, eta gero udalbatzara jo zuten babes eske. Bilduk eta Aralarrek alde bozkatu zuten, PSEk kontra, eta EAJk ez zuen bozketan parte hartu.

Ostiralean, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi, Alaia Martin eta Aitzol Barandiaranek kantatuko dute Zabalotegi Aretoan, 22.00etan. Larunbatean, eskualdeko manifestazioa eginen dute, 19.00etan Bergaratik abiatuta. Eta astelehenean, autobus bat joanen da Madrilera epaituko dituzten lagunekin egotera. Bergarako Arranon eta Arrasateko Irati tabernan eman daiteke izena. Epaiketa orduan, elkarretaratzeak izanen dira lantegi aurrean, irakaskuntzan ere geldituko dira eta eguerdian manifestazioa eginen dute, eta 19.00etan harrera eginen diete epaituei Arrasaten eta Bergaran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo