GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Orain beharrezkoa da lehen kaltegarria zena

Zerga-bilketa nahikotasuna eta susperraldi ekonomikoa» lortze aldera EAJk Gasteizko Parlamentuko gainerako taldeei aurkeztu dien proposamena ez da berria. Erreforma fiskalaren beharra aspaldi jarri zuen mahai gainean Bilduk eta orduan beste alderdi batzuk, besteak beste EAJ, haren aurka agertu ziren, ez baitzuten begi onez ikusten errenta handienek gehiago ordaintzea, hazkundearen aurkako neurria zela argudiatuta. Duela bi urte Bilduk zerga politika aldatu beharra mahaigaineratu zuenetik, orain proposatu duen norabidearen kontra agertu izan da EAJ. 2011n Gipuzkoako Aldundiak aurkeztu zuen Ondasun Handien Gaineko Zerga geldiarazten saiatu zen, hazkundearen aurkako «misila» zela argudiatuta. Ondoren, Gasteizko Parlamentuan atzera bota zuen, PPrekin batera, erreforma fiskala planteatzea. Eta -oposizioan zegoenean hain ardura urria eta nazio sen txikiagoa erakutsita- zerga politika arrazionala oztopatzen saiatu zen alderdi bera orain, Gasteizko Gobernuan dela, zerga-bilketari dagokionez dituen arazoak direla-eta, arduratsu jokatzeko garaia dela ohartu eta oraintsu artean arbuiatutako bideari eustea proposatu du, behartuta.

Ongi etorri zerga-politika bidezkoago bat, besteen atzetik datorren alderdi batek proposatuta ere. Tristea da, ordea, herritarren interesek barik, bere beharrek mugiarazi izana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo