GARA > Idatzia > Kultura

Abramovicen lana aztertzen duen filma dohainik, Bilbon

GARA | BILBO

Bilboko Guggenheim museoak Marina Abramovic artistaren inguruko «The artist is here» dokumentala eskainiko du doan datorren asteartean. Filman artistaren lagunekin egindako zenbait elkarrizketa biltzen dira eta honen bizitza pertsonaleko eta profesionaleko irudiekin tartekatzen dira, baina batez ere New Yorkeko MoMa museoan egindako lana izango du oinarri.

2010eko udaberrian Abramovicek «Artista presente dago» ekimena egin zuen AEBetako museoan. Bata bestearen parean jarritako bi aulki zituen ardatz performanceak; batean artista esertzen zen, egunero, zazpi ordu eta erdiz, jan eta edan gabe. Beste aldean bisitariak esertzen ziren, txandaka, eta nahi zuten denbora igarotzen zuten Abramovici begietara begira.

Matthew Akers zinemagileak muturreko performanceak egiteagatik ospetsua den artistaren lanari omenaldia egin nahi zion filma honekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo