GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Iñaki Petxarroman 2013/1/31

Ur pixka bat basamortuan

berria

Seaskaren finantzaketa eredua hari batetik zintzilik eta Euskalerria irratia emititzeko baimenik gabe bosgarrenez utzi dituzten astean, albiste on bat heldu da euskararen normalizazioarentzat, ur pixka bat basamortuan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 36 udalek, Urola Kostako Mankomunitateak eta Uemak hizkuntz irizpideak bateratu dituzte obra nahiz zerbitzuetako kontratazioetan. Irizpide horiekin, elebitasuna ez ezik, euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatu egin nahi dituzte. Bide eraginkorra da hori erakusteko euskara lehen mailako hizkuntza dela, eta ez bazterreko tresna antzu bat.

(...) gero eta gehiago dira ingelesa, alemana eta nazioarteko hizkuntzak ikastearen garrantzia barneratu duten herritarrak. Bada, Gipuzkoako erakundeek hasitako bideak lagunduko du, nazioarteko hizkuntza horiek ez ezik, euskara ere herritarren eta enpresen lehentasunen zerrendan ipintzen. Pixkanaka normalizaziorako ezinbesteko baldintza hau ezartzen, alegia, euskara beharrezkoa dela Euskal Herrian lan egin eta bizitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo