GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jon Alonso

Literatura askatzailea

argia

Joxe Azurmendiren liburu bakoitza opari bat da, eta azkena, «Barkamena, kondena, tortura», harribitxia. (...) Jaspers manipulatu bati buruz dihardu, betiere gure artean erruduntasunaren susmoa eta sentimendua zabaltzeko manipulatutakoa. Liburuaren hiru zatiak dira antologikoak, baina kondenamaniari eskainia derrigorrez irakurri beharrekoa izan beharko litzateke urteotan xibboletetik xibboletera ibiltzera behartutakoontzat. Estatuek kontzientziak eta pentsamendua bortxaz inbaditzeko eduki duten ohitura historikoa da, eta espainarrien kasuan erakunde paradigmatiko bezain castizo baten bidez gauzatu da: Inkisizioa. Azurmendiren beraren hitzetan esateko, kontzientzien kontrolaren ildo historiko honetan dator eta ikusi behar da egungo fanatismo kondenamaniakoa. Diskurtso ofizial tranpati baten hondoan San Agustinen ideologia baino ez dago («San Agustinen heresiarako eskubidearen uko teologiko zaharraren aldaki politiko moderno «demokratikoa», Inkisizioari atea zabaldu ziona»), eta paradoxikoa bada ere ustez progre eta ustez laiko diren espainiar asko dira diskurtso horren defendatzaileak, Euskal Herriko arazoaz ari direnean (...). Joxe Azurmendik dioenez, «Eliza usain txar bat dario inkisizio kondenamaniako guztiari»; izan ere, «bortxarekin Estatuak daukan arazoa ez da morala, politikoa da. Baina askaera beraiek eman beharretik desertatzeko ihesbide arinena politikoentzat, arazoa politikotik moralera trukatzea da, orduan soluzioa gu hiritar guztion kontzientzien zeregina bihurtzen baita, ez Estatuaren eginbeharra».

Hitz horien oihartzuna oraindik ezabatu gabe neukala, izan zen presoen aldeko Bilboko manifestazio erraldoia eta arrakastatsua, eta geroko erreakzioak. Hona hemen Jose Antonio Ardanzarena (alegia, estatu laiko baten goi mailako ordezkari politiko izandako batena): «Presoek damu-aitorra egin beharko lukete»; («kontrizio-ekintza» edo).

Hara! Zer izango da hurrena, bataiatu gabeko presoei konberti daitezela eskatzea? (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo