URDUÑA
Udal gobernuak Bizkaiko Diputazioaren jarrera salatu du
Bizkaiko Diputazioak Urduñako udal gobernuak aurkeztutako plan ekonomikoari uko egiterakoan erabilitako jarrera salatu zuten atzo Bizkaiko herriko arduradunek, hiru aste eta gero, prentsaurreko baten bitartez ezetza eman dielako Jose Luis Bilbaok zuzentzen duen instituzioak. Udalak azaldu zuenez, Urduñederra udal elkartearen akzioak erostea, hau da, aurten planteatutako proiektua, 2008an aurkeztu zuen orduan EAJk zuzentzen zuen udalak, eta baietza jaso zuen. Diputazioak planteatutako foru araua ezin dutela onartu gaineratu zuen udal gobernuak, «Urduñaren arazoa daukan zor kopuruan datzalako, eta ez ordainketa faltan, soldatak hilero ordaintzen ditugulako».