GARA > Idatzia > Kultura

AGURRA

Senpereko «Larreko» bertsolaria hil da 89 urterekin

Jean Pierre Soudre Ixtilarte-Larreko bertsolari senpertarra hil zen atzo, 89 urte zituela. Sei neba-arreben artean zaharrena zen eta berak ere sei seme-alaba izan zituen Mari Kattalin Iriart saratarrarekin. Laboraria izan zen eta bertso idatziez gain, «Senperetarrak gare» herriko ereserkia ere egin zuen. Pasa den hilean, Senpereko Ez Da Musik elkarteak liburu batean bildu zituen bere bertsoak, guztira 160 ale. Liburua Senpereko dendetan dago salgai bost euroan eta postaz ere eskura daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo