IKUSKIZUN BERRIA
Mursego eta Rafa Berrio, Bilboko Kafe Antzokian gaur
Mursego (Maite Arroitajauregi) musikari eibartarrak eta Rafa Berrio donostiarrak elkarrekin sortu duten «Phantasma» ikuskizuna aurkeztuko dute gaur, Bilboko Kafe Antzokian. Aretoko ateak 21.00etan irekiko dira eta saioa ordu erdi geroago hasiko da. Emanaldia eserita izango da, eserleku kopuru mugatua izango delarik, baina eserlekuak betetzen direnean zutik ikusteko aukera ere egongo dela jakinarazi dute Kafe Antzokiko arduradunek. «Phantasma» izeneko ikuskizunan, Rafa Berrioren, Victor Iriarteren eta Harkaitz Canoren testuak musikatuko dituzte; Berriok gitarra eta ahotsa jarriko ditu, Mursegok txeloa, melodika eta ahotsa.