EHZ jaialdian, Jimmy Cliff, Fermin Muguruza eta Willis Drumond
Jimmy Cliff, Fermin Muguruza eta bere Kontrakantxa taldea, Willis Drumond, Les Ogres de Barback, Belako edota Zuloak taldeak agertuko dira datozen ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. Heletatik Lekornerako bidea hartuko du jaialdiak aurtengo XVIII. edizioan, eta leku aldaketak festibalean «etapa berria» markatuko duela nabarmendu dute antolatzaileek. Auzolana gai nagusitzat hartzeaz gain, hartza ikur bihurtuko du jaialdiak, bere mezua zabaltzeko.
Ainize BUTRON | BAIONA
Lekorneko Garroa jauregian lekutuko da ekainaren 28, 29 eta 30ean Euskal Herria Zuzenean festibala, eta kokaleku berri hori etapa berri baten abiatzearen adierazle izango da. Horren harira, aurtengo egitaraua prestatzerakoan gehienbat jaialdiaren «izpirituarekin bat» datozen musika taldeak berenganatu nahi izan dituztela nabarmendu dute antolatzaileek.
Baionan egin zuten, atzo, Garroa jauregiko pentzean hedatuko den jaialdiaren aurre aurkezpena. Musika arloari begiratuta, nabarmendu zuten Jimmy Cliff jaialdian egongo dela, reggae musikaren sortzaileetariko bat, hain zuzen.
Disko hoberenaren Grammy Awards saria jaso berri du, eta, Euskal Herrian eskainiko duen kontzertu bakarra izango da Lekornekoa. «Etapa berri honetarako artista hori ekartzea bikaina iruditzen zitzaigun, birsortze momentu batean dagoelako», argitu zuen Antton Lannes EHZ jaialdiko arduradunak.
Reggae musikariarekin batera, sortu zenetik jaialdiaren sostengatzailea izan den Fermin Muguruza ere Lekornen izango da bere Kontrakantxa talde berriarekin. Willis Drumond taldearen presentzia ere nabarmendu zuten antolatzaileek, Lekorneko etapa beraiek «egon gabe gainditzea pentsaezina» zela azpimarratuz. Taldeak festibalarekin duen lotura agerian izango da jaialdiaren aurreko egunetan, aurtengo ediziorako kaleratuko den kantuaren egileak baitira Fermin Muguruzarekin batera.
Euskal Herriko Zuloak, Belako eta Herri Oihua taldeak ere igoko dira agertokira, baita Estatu frantsesean ospe handia duten Les Ogres de Barback ere. Ekaina bitartean egitaraua osatuz joango da, baina mezu orokorra zabaldu zuten atzo. Jaialdiaren «indarra» hasiera-hasieratik auzolana izan denez, aurtengo gai nagusia ere hori izatea erabaki dute antolatzaileek. «Gurekin bat datozen eragileek festibalean erakusleiho bat ukan dezaten nahi dugu», argitu zuen Eneko Etxegarai lehendakariak. Auzolanak Euskal Herriarekin duen lotura ere nabarmendu zuten, «herri bat eraikitzeko momentuan auzolana desmartxa ezinbestekoa» dela esanez.
Hartzaren sinboloa
Azken berrikuntza irudiarena da. Euskal Herria Zuzenean jaialdiak pertsonaia bat izango du lagun: hartza. Inauterien garaiotan hartzak udaberria datorrelako mezua zabaltzeaz gain, «indarra eta independentzia» ere adierazten dituela nabarmendu zuen Etxegaraik. «Hartza hartu dugu nortasun bezala. Pertsonaia horrek eraman dezan gure mezua», zehaztu zuen.
Aurrekontuaren berri eman zuten, eta aurreko urteekin alderatuta 50.000 euroko murrizketa egin dutela nabarmendu.
Egitarauaren lehen aurkezpenarekin dator lehen txartelen salmenta. Gaurdanik, Interneten bidez salgai dira hiru egunetarako mila txartel, 45 euroan. Egunean bertan 66 euroan izango dira.
Todos los festivales necesitan de la fortaleza de los grandes nombres, como es el caso de Jimmy Cliff, Fermin Muguruza o Les Ogres de Barback (banda de 1994 formada por cuatro hermanos); sin embargo, los complementos son también una cuestión atractiva y que conviene cuidar. EHZ, de momento, avanza nombres muy sugerentes. De un lado, Willis Drumond, que es posible que no sean cabeza de cartel por el tipo de música, pero su propuesta y estado actual les colocan como uno de los grandes valores de la música vasca. Su último álbum es un enorme ejercicio de r'n'r sin barreras: denso y de raíz; de paso, su directo es abrumador, de perplejidad.. Belako es otra banda en ascenso tras un 2012 fogoso y con un directo físico y pasional. Para el festi tendrá ya su primer disco editado por Gaua. Zuloak ya han contrastado que son más que una storyboard. Su directo es salvaje, trepidante, por lo que el público recibe todo su impacto en el pecho. Herri Oihua son unos jóvenes rap-metaleros que funcionan en directo con soltura inapropiada para su edad. En EHZ tendrán ya dos discos que presentar. P. CABEZA