GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Bodyboard

Munduko bodyboard itzulia Pipelinen hasiko da

Hasiera batean ia bertan behera geratu zen txapelketak babeslea aurkitu du.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Munduko Bodyboard itzuliak, urtero bezala, Pipelinen eman ahalko dio hasiera 2013ko urte sasoiari.

Babeslerik ez zegoela-eta ia bertan behera geratu zen Grand Slam Series itzuliko lehen txapelketa. Gero babesleren bat edo beste aurkitu zuten, baina oraindik lehen mailako txapelketa bati eusteko zailtasunak zituzten antolatzaileek.

Azkenean, babesle indartsu bat aurkitu dute, Go Pro kamera marka, alegia. Modu honetan, Pipelinen egingo den txapelketa Grand Slam Series kategoriakoa izatea bermatu ahal izan.

Aurtengo itzuliari dagokionez, babesle garrantzitsu bat izango da Go Pro.

Aurtengoan gainera, 30. urteurrena ospatuko dute. Beraz, gaurtik hasi eta martxoaren 1era bitartean, Pipelinen daude munduko bodyboard zale onenak, tartean, Alex Uranga eta Eunate Aguirre, izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo