GARA > Idatzia > Mundua

Proposamen ekonomikoak aurkeztuz, «Gurtel auzia» estali nahi du PPk

PPk ez du nahi Parlamentuan nazioaren egoerari buruzko eztabaidan ustelkeria gai nagusia izatea, eta hori saihesteko, Mariano Rajoy presidente espainolak «hazkundea eta berpizte ekonomikoa suspertzeko» hainbat neurri ekonomiko aurkeztuko ditu.

p021_f01_148x076.jpg

GARA | MADRID

Alfonso Alonso PPren Kongresuko bozeramailearen ustez, gaur hastekoa den «urteko eztabaida garrantzitsuenean Rajoyri dagokio ekimen politikoa, talde politikoek bat egin edo euren proposamenak aurkezten badituzte ere». Ekimen politiko hori zertan gauzatuko den azalduz, hainbat neurri ekonomiko iragarri zituen. Alonsoren arabera, Rajoyren gobernuko lehenengo urtean «murrizketa mingarriak izan dira, baina beharrezkoak», eta orain hazkundea sustatzeko «bultzada» eman behar da.

Onartu zuen, halere, «gaurkotasuna eta herritarren arteko solasaldiak betetzen dituzten beste gai batzuk daudela» -politikarien ustelkeria zeharka aipatuz- baina, bere ustez, «horiek iraganeko kontuak dira».

Halere, Gobernuak halakorik berriro ez gertatzeko «bermeak» jarriko dituela gaineratu zuen, besteak beste, «kontrol zorrotzagoak» aipatuz, jendea politikan aberasteko edo lapurtzeko asmoz sar ez dadin.

PPk nola edo hala estali nahi du ustelkeriaren afera, eta batez ere, «Gurtel auzia», alderdiak kaltea handia izan dezakeelako. Jose Manuel Garcia Margallo Atzerriko ministroaren esanetan, «hondamendi biblikoa» izango litzateke orain arte argitaratu diren Luis Barcenas PPko diruzainaren paperak egiazkoak direla baieztatzen bada. Hori bai, ministroak «Rajoy baino pertsona zintzoagorik» ez duela ezagutzen gaineratu zuen.

Hala ere, oposizioak ustelkeria aterako du eztabaidara, PPk ezarri duen «isiltasunaren legeari» urratzeko. PSOE eta Izquierda Pluraleko taldeek esan zutenez, Rajoyk Parlamentuan «B kontabilitateari buruzko azalpenak» emateari behin eta berriz uko egin dionez, nazioaren egoerari buruzko osoko bilkura erabiliko dute azalpenak eskatzeko.

PPk atzera bota zuen berriro atzo Rajoyren beste agerraldi baten eskaera. «Ez badu agerraldia egin nahi, gero ezin du kexatu. Modu horretan susmoak handitzea baino ez du lortuko», adierazi zuten oposiziokideek.

amaiur

Osoko bilkuran, Amaiur taldeak salatuko du Gobernuak ez duela urrats bat ere eman euskal gatazkari konponbidea bilatzeko. Eta hori izango da, hain zuzen, bere eskaera nagusia.

El juez cree que Sepúlveda recibió regalos por más de 500.000 euros

El juez que instruye el caso Gürtel en la Audiencia Nacional, Pablo Ruz, considera que todos los indicios apuntan a que Jesús Sepúlveda -exsenador del PP, exalcalde de Pozuelo y exmarido de la ministra de Sanidad, Ana Mato- recibió en forma de dinero y regalos más de medio millón de euros de la trama de Francisco Correa. Además, citó como testigos para el 7 de marzo a responsables de empresas que organizaron eventos familiares, pagados supuestamente por la trama, como el cumpleaños de una hija del matrimonio de Sepúlveda y Mato. Ruz sospecha que Sepúlveda facilitó concesiones de obras y proyectos públicos a cambio del dinero y regalos. Por su parte, Ana Mato, tachó de «calumnias» las acusaciones de que se ha beneficiado de la trama Gürtel y rechazó las peticiones de dimisión que le hizo el grupo del PSOE. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo