GARA > Idatzia > Kultura

Clemont-Ferrandekoekin batera, Kimuak 2012ko film laburrak, Antzoki Zaharrean

p044_f01_104x56.jpg

A. A. | DONOSTIA

Seigarren urtez, Clemont-Ferrandeko Film Laburren Zinemaldiko Labo saileko lanak ikusteko aukera izango da Donostiako Antzoki Zaharrean. Tabakalerak eta Donostia Kulturak antolatuta, 14 herrialde ezberdinetako 30 film proiektatuko dira, otsailaren 26 eta 28an (euskarazko azpitituluekin) eta martxoaren 1ean eta 2an. Bi euroren truke, jatorrizko bertsioan izango dira proiekzioak, astearte eta larunbatean gaztelaniazko azpitituluekin eta ostegun eta ostiralean euskarazkoekin. Aurretik, astelehenean Kimuak 2012ko filmen hautaketa bat ere ikusi ahal izango da: «Agua!» (Mikel Rueda), «Bajo la almohada» (Isabel Herguera), «Beerbug» (Ander Mendia), «Casa Vacía» (Jesus Maria Palacios), «Deus et machina» (Koldo Almandoz), «Monsters do not exist» (Paul Urkijo) eta «Voice Over» (Martin Rosete).

Bestalde, Andres Duquek tailer bat eskainiko du Larrotxenen, hilaren 25etik martxoaren 2ra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo