GARA > Idatzia > Mundua

Europako diplomazialariek Israelen koloniak gaitzetsi dituzte

Israel Jerusalemen koloniak hedatzen aritzea gaitzetsi dute Europar Batasunak Palestinan dituen diplomazialariek, eta kolonizazio horrek -«sistematikoa eta probokatzailea»- Estatu palestinarra sortzea galaraziko duela ohartarazi dute. Gainera, zigor zuzenik eskatu ez badute ere, koloniekin negoziorik ez egiteko gomendatu dute, eta han ekoizten diren produktuei Israelekoek duten lehentasunik ez eskaintzeko.

p017_f01_148x112.jpg

GARA | JERUSALÉN

«Bi estatuen -Israel eta Palestina- irtenbidea gauzatzeko, Jerusalem bi estatuen hiriburua bihurtu behar da», adierazi dute Europar Batasunak (EB) Ekialdeko Jerusalemen eta Ramallahn dituen misio diplomatikoko buruek aurtengo txostenean. EBko ordezkarien ustez, koloniak zabalduz, «Israelek Ekialdeko Jerusalemen legez kanpoko anexioa aktiboki iraunarazten du».

«Gaur egungo politika israeldarrak aurrera jarraitzen badu, batez ere kolonizazioak, ia ezinezkoa bihurtuko da Jerusalem etorkizunean bi estatuen hiriburua izateko aukera», salatzen du txostenak.

Europar Batasunak Jerusalemenen eta Zisjordanian dituen misio diplomatikoko buruek urtero txosten bat egiten dute Bruselan aurkezteko.

Aurtengoan kolonizazioa «sistematikoa, propio egindakoa eta probokatzailea» dela adierazten dute. Eta «bi estatuen irtenbiderako mehatxu handiena» dela uste dute.

«Aldeen arteko konfiantza hondatzen du, Estatu palestinar bideragarri baten aukera fisikoa kolokan jartzen du, eta bakerako behar diren konpromisoak zailagoak bilakatzen ditu, kolonien populazioa handitzen den neurrian». Dagoeneko, 200.000 israeldar bizi dira Ekialdeko Jerusalemen, txosteneko datuen arabera.

Hiriaren hegoaldean aurrera doan kolonizazioa nabarmentzen du, urtea bukatu baino lehen «Jerusalemen eta Betleemen arteko benetako tapoia sortzeko arriskua dagoelako». Halaber, E1 proiektuaz ohartarazten du, «Zisjordania bi zatitan banatuko luke, iparraldea eta hegoaldea». Horrekin batera, kolonizazio ekimen guztiek ia beti «Israelgo Gobernuaren eta Jerusalemgo Udalaren babesa» dutela dio, eta beraz, «Israelgo Estatuak bere esku du kolonien hedapena gelditzeko erabakia», beraien iritziz.

Merkataritza harremanik ez

Horiek guztiak aintzat hartuta, txostenak 27 estatuei gomendatzen die «kolonietako ekimenei, azpiegiturei eta zerbitzuei lotutako finantza-eragiketak galaraztea eta sustatzeari uztea». Aldi berean, harreman ekonomiko horiek, atzerriko inbertsioek barne, duten ondorioez jabetzeko eta kontzientzia hartzeko eskatzen die EBko kideei.

Agiriaren egileek ez dute eskatzen zigorrik ezartzeko, ezta kolonietan ekoitziriko produktuak ez erosteko ere, bai ordea Israelen produktuek Europan sartzeko duten lehentasun maila kolonietakoei ez eskaintzeko.

Izan ere, Israelen eta Europar Batasunaren elkarlanerako hitzarmenaren ezarpen zorrotzaren arabera, «kolonietan egindako produktuek ez dute jasoko hitzarmen honetan arautzen den lehentasunezko tratua». Beraz, gomendatzen dute nola edo hala ziurtatzeko koloniek ez dutela etekinik ateratzen EBren finantza programetatik.

Txostena boikotaren alde agertu ez arren, nabarmentzen du jatorriari eta etiketatzeari buruzko arauak bete behar direla, kontsumitzaileek erosteko orduan informazio osoa izan dezaten, eta helburu horrekin, enpresei zein kontsumitzaileei gogorarazi behar zaiela «nazioarteko legearen arabera, koloniak legez kanpokoak direla».

Jerusalemgo biztanle palestinarren kopurua urritzeko Israelek erabiltzen dituen tresnak ere salatzen ditu txostenak: etxeak suntsitzea eta palestinarrak lekuz aldatzera behartzea, besteak beste. Nabarmentzen du, halaber, bizileku baimena kentzen dietela palestinarrei, eta gurasoek ezin dietela beren baimen hori zuzenean seme-alabei transferitu.

Palestinarrei bizitza normala eragozten dieten bestelako oztopo batzuk ere kritikatzen ditu txostenak, lurraldea banatzen duen hesia edo baimenen erregimena, alegia.

Diplomazialariek azaltzen dutenez, eragin kaltegarria dute bai ikuspegi humanitariotik eta bai ekonomikotik, palestinar horiek Zisjordanian bizi diren besteengandik aldentzen dituelako.

Israelek ez du batere ondo hartu txosten hau. «Diplomazialari baten lana zubiak eraiki eta gatazka saihestea da», erantzun zuen Yigal Palmor Atzerri Ministerioko bozeramaileak.

Hanane Ashraui, PAEko (Palestina Askatzeko Erakundea) batzorde eragileko kideak, berriz, diplomazialari europarren agiria txalotu zuen. «Israelen politika suntsikorraren aurrean alarma» piztu duela iritzita.

«Bruselak txostena bereganatuko duela, eta modu zehatz eta argian, kolektiboki zein banaka, indarrean jartzea», espero du.

Hagel toma las riendas del Pentágono

Chuck Hagel juró ayer en el Pentágono su cargo como secretario de Estado de Defensa de EEUU, después de haber superado en el Senado la oposición de los republicanos. Hagel, senador republicano entre 1997 y 2009, había perdido la confianza de sus antiguos compañeros al adoptar posturas que se salían de la ortdoxia republicana, criticando la influencia del lobby judío en Washington o bien oponiéndose a la invasión de Irak.

Sus excusas no han acabado de convencer a sus excolegas que han bloqueado durante semanas su elección. Finalmente, fue confirmado con 54 votos favorables frente a 48 en contra. En su primera intervención como secretario de Estado subrayó que «el papel de América es implicar al mundo tras ella. No podemos imponer nuestros puntos de vistas al mundo. Pero debemos estar implicados en los asuntos del mundo». «Ninguna nación, aunque sea tan grande como América, puede hacer todo sola. Debemos continuar tejiendo los fuertes lazos que hemos construido», añadió. Además, manifestó que «cometemos errores. Hemos cometido errores y seguiremos cometiendo errores. Pero somos una potencia que busca el bien, y no debemos olvidarlo nunca». GARA

populazioa gutxitu

Europar Batasuneko diplomazialarien arabera, Ekialdeko Jerusalemen «85.000 palestinar inguru euren etxea eraisteko eta alde egin behar izateko arriskuan daude». Israelek horrela ziurtatu nahi du «palestinarrak hiriko biztanleria osoaren %30etik gora ez izatea».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo