GARA > Idatzia > Euskal Herria

HONDAKINEN KUDEAKETA

Bilduk gezurtatu egin ditu EAJk ingurumen azterketa batez esandakoak

Spora ingurumen enpresa katalanak -Sasietako Mankomunitateak eskatuta- hondakinen bilketa sistemaren inguruan azterketa egin zuen orain aste batzuk, eta emaitzen inguruan EAJk egindako adierazpenak zuzendu zituen astelehenean Goierriko Bilduk. Besteak beste, datuak bilera irekietan azaldu zirela berresteaz gain, koalizioak gogorarazi zuenez, «politikariok ez dugu teknikariek egindako lana manipulatzeko eskubiderik», jeltzaleek leporatu baitzieten azterketan ez zietela parte hartzen utzi. Azkenik, EAJk «boikot» hitza erabili izanari tamalgarria iritzi zioten. «EAJk esaten digu hori? Zer da atez atekoa ezartzea erabaki duten herrietan egitera deitu duzuena?», galdegin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo