GARA > Idatzia > Mundua

Globovision katea salduko dute, Caprilesen alde eginiko hautuak porrot egin ostean

Venezuelako Globovision kate pribatua hauteskundeen ostean salduko dute, bideragarria ez delako. «Iaz oposizioak irabazi zezan gure esku zegoen guztia egin genuen, baina ez genuen lortu», aitortu dute jabeek.

p019_f01_148x104.jpg

GARA | CARACAS

Globovision telebista katea, Hugo Chavezen gobernuaren kontrakoa, apirileko hauteskundeen ostean salduko dute jabeek, atzo aditzera eman zutenez, proiektua ez delako bideragarria.

«Katea erosteko eskaintza bat jaso dugu, eta gure asmoa, behartuta bada ere, saltzea da», esan zien langileei Globovisioneko zuzendariordeak, Carlos Zuloagak, haiekin eginiko bileran. «Salmenta apirilaren 14ko hauteskundeen ondoren zehaztuko dugu», gaineratu zuen-

Web orrian argitaratutako gutun batean katearen presidentea den Guillermo Zuloagak nabarmendu zuenez, proiektua ez da bideragarria, ez ekonomikoki ezta arlo juridikoan ere.

«Gure diru-sarrerak ez dira nahikoak ditugun gastuak ordaintzeko. Ezin ditugu soldatak igo inflazioa berdintzeko, eta are gutxiago debaluazioa orekatzeko. Politikoki ere ez gara bideragarriak, Venezuela oso polarizatuta baitago eta Gobernuak gure porrota nahi duelako. Eta maila juridikoan ezin dugu askorik egin, gure baimena amaitzear baitago eta Gobernuak ez duelako borondaterik hura berritzeko», esan zuen Zuloagak.

Iazko urrian egin ziren hauteskundeetan, oposizioak irabazi zezan beraien eskura zegoen guztia egin zutela aitortu zuen.

«Oposizioaren aldeko hautua egin nuen presidentetzarako hauteskundeetan, erabaki horrek arriskuak zituela jakin arren. Gure herrialdea, Venezuela, berreskuratzeko aukera genuen gure esku artean. Globovisionek lan aparta egin zuen eta ia lortu genuen, baina oposizioak ez zuen irabazi. Horrek oso egoera kaskarrean utzi gintuen, bai kate gisa, bai enpresa gisa ere», helarazi zuen Zuloagak.

Hugo Chavezek erraz irabazi zituen hauteskundeak, Henrique Caprilesi, oposizioaren hautagaiari, hamar puntuko abantaila atera baitzion.

Zuloagak Gobernuaren presioak eta mehatxuak salatu zituen. Egun Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, Venezuelan bere kontrako espetxe agindua baitago autoak bildu eta lukurreriaz saltzeagatik. Iaz, Auzitegi Gorenak 2,1 milioi dolarreko isuna ezarri zion kateari, «delituaren apologia» egiteagatik

Maduro ratifica el apoyo a Cuba y al proceso de Colombia

El presidente interino y candidato presidencial en las elecciones del 14 de abril, Nicolás Maduro, se comprometió a mantener la «unión eterna» del país con Cuba horas después de que el líder cubano, Fidel Castro, describiera al difunto presidente Hugo Chávez como «el mejor amigo» de la isla en su historia. «Nuestro amor viene de lejos, pero ahora con el encuentro histórico entre el comandante Chávez y el comandante Fidel Castro, allí se selló una unión eterna», aseguró Maduro, al agradecer a Cuba por haber colmado «de amor profundo a Chávez hasta el último segundo de su vida».

Asimismo, renovó su compromiso con el proceso de diálogo entre las FARC y el Gobierno colombiano en La Habana. Ambas partes han resaltado el trascendental papel de Chávez en este proceso. «Fue el articulador en silencio, por petición del presidente Santos, con la guerrilla de las FARC», recordó Maduro.

Por otra parte, anunció la creación de una comisión para investigar si el cáncer que padecía Chávez fue provocado. Adelantó que «en su momento, el Gobierno dará a conocer el tipo de cáncer que padecía, el cual rompía todas las regularidades». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo