GARA > Idatzia > Kultura

Kalakanek emanaldi handiak eta «intimoak» tartekatuko ditu

KAZETA.INFO | BAIONA

Apirilaren 5ean Kalakan taldeak disko berria aurkeztuko du Biarritzeko Gare du Midi aretoan. Emanaldi honekin bira berriari hasiera emanen diote, baina lehen pausoak Anoetako estadioan emanen dituzte Aviron Bayonnais eta RC Toulonen arteko errugbi partidaren karietara.

Madonnaren biran azken hilabeteetan emandako makro-kontzertuen ondoren, hastapeneko «kontzeptu intimora» itzuli nahi dute. Intimitatea estiloan eta jotzeko hautatu dituzten tokietan atzematen ahal da, Biarritzeko antzoki handiarekin batera herriko bestetan jotzen segitzeko hautua ere egin baitute, Arbonan esaterako. «Sinpletasuna, dotoretasuna eta publikoari emozioak sortzen dizkion komunikazioaren aldeko apustua egiten dute».

Disko berriarekin batera Madonnarekin egin duten birari buruzko dokumentala prestatzen ari dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo