Kongori buruzko «Spectres» filma proiektatuko da gaur San Telmo museoan
GARA | DONOSTIA
«Europa Konstelazioa» erakusketaren baitan San Telmo museoko ekitaldi-aretoak gaur 19.00etan hartuko duen bigarren proiekzio-solasaldi saioan «Spectres» film belgikarra izango da protagonista, eta Sven Augustijnen zuzendaria izango da filma aurkezteaz arduratuko dena. Kongo belgikarreko deskolonizazioaren egunik beltzenak kontatzen ditu filmak.
Arte garaikideko erakusketa-proiektua da «Europa Konstelazioa», Donostiako San Telmo museoan erakusgai dagoena eta sare zabalago baten baitan dagoena, Europako beste hiriak elkarrekin lotzeko, hala nola Oslo, Lodz, Londres, Brusela, Minsk, Istanbul eta Novi Sad.