GARA > Idatzia > Euskal Herria

Antolinek eta Aierdik legezko jokabidea izan zutela berretsi dute lekukoek

M.P | BILBO

Enrique Antolinen eta Xabier Aierdiren kontrako epaiketak lekukoen txandarekin jarraitu zuen atzo Bilbon.

Unibertsitateko zenbait ordezkariri tokatu zitzaien beren testigantza azaltzea epaile, abokatu eta fiskalaren aurrean. Eta denek mezu bera nabarmendu zuten: biek ala biek protokoloari, arauei eta legeei jarraituz burutu zuten euren lana, tartean Belen Gonzalez eta Angel Lete deportatuen formakuntza eta azterketarekin lotutakoa.

Defentsak argi utzi zuen ikasle berezien (preso eta deportatuak) matrikulazioa EHUk finkatutako protokoloaren arabera egiten dela. Fiskaltzak, bestalde, EHU eta Bergarako UNEDen arteko 1998ko akordioa erabili zuen argudiotzat, nabarmenduz deportatuak ez dituela barne hartzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo