GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

«Alderik alde», norabide guztietan irakurtzeko hitzik gabeko album ilustratua

 

p054_f02.jpg

N.B. | DONOSTIA

«Alderik alde» (Edo argitaletxea) ez da nobela bat, ezta komiki bat ere. Ez da haurrentzako ipuin marraztua, album ilustratua da. Maite Gurrutxaga ilustratzaileak egunero marraztea beharrezkoa du eta zirriborro edo bozeto koaderno ugari ditu, bere buruan sortzen diren pertsonaiaz eta egoeraz josita.

Liburuxka horien konpilazioa da aurkeztu berri duen lana. «Sortutakoa berriz begiratzen dudanean elkarrizketak ikusten ditut; marrazkiek elkarri hitz egiten diete, eta niri ere bai», dio egileak bere lanari buruz. «Alderik alde» albumak liburuxka itxura dauka, paper zatiak bere lekuan mantentzen dituen goma eta guzti. Barnean marrazkiak gorde arren, irakurtzeko liburu bat da: irudiek, edozein norabidetan begiratuta ere, istorioak iradokiko dizkigute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo