GARA > Idatzia > Kultura

ZARAUTZ

Udaberri Fest hasiko da bihar, Xabi Solanoren solasaldi musikatuarekin

Zarautzen ospatzen den Udaberri Fest jaialdiaren hirugarren edizioa bihar hasiko da «Udaberri solasaldi musikatuak» ataleko lehenengo kontzertuarekin. Xabi Solano (Esne Beltza) izango da lehena, eta datozen hilabeteetan Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Eñaut Elorrieta (Ken 7) eta Ines Osinaga (Gose) ere arituko dira. Horrez gain, Modelo aretoan kontzertu anitzak izango dira asteburuetan, eta maiatzaren 11n Fermin Muguruzak joko du Aritzbatalde kiroldegian, aurretik Zuloak, Matxura eta Zigor DZ DJ arituko direlarik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo