2.B MAILA Amorebieta
Errepikatzeko bide egokian
Larunbateko berdinketak Amorebieta laugarren postuan mantendu eta urdinen konfiantza berrindartu du.
Amaia U. LASAGABASTER
Errauskineren ipuina egia bilakatu zuen Amorebietak iaz, mailan estreinako denboraldian igoerako play-offera helduz. Horrelako gozamena dastatu eta gero, urdinek esperientzia errepikatzea erabaki dute eta taldeak aldaketak izan dituen arren eta sorpresa faktorea desagertu bada ere, helburuari eusteko bide egokian daudela dirudi.
Are gehiago, larunbatean Barakaldorekin berdindu ondoren. «Oso garrantzitsua izan zen -aitortu du Mikel Muniozgurenek-. Aukerak eduki genituen, legezko gol bat baliogabetu ziguten eta ikuspuntu horretatik pena izan zen ez irabaztea. Baina markagailuan atzetik joan ginela kontuan hartuta eta Barakaldori golak egitea ze zaila den jakinik, azkenean berdinketa ontzat hartu behar dugula uste dut».
Are gehiago, Amorebieta zer nolako boladatik zetorren ikusita. Hiru hilabete eta erdi partida bakar bat galdu barik biribildu ondoren, talde bizkaitarrak hiru porrot jarraian jasan ditu, eta play-offeko postua arriskuan jarri zaio. Amaitutzat eman nahi du bolada hori Muniozgurenek, «larunbatean oso norgehiagoka zaila» izango duten arren, baina aldi berean, gehiegizko garrantzia eman barik ere, gertatutakoaren irakaspena barneratu nahi du. «Bolada txar bat izan da, besterik ez. Taldeak aurreko hilabeteetan bezala egin du lana, baina emaitzak ez dira heldu. Zorte pixka bat falta, atean asmatu ez...; xehetasun guztiek dute garrantzia eta zure kontra jar daitezke. Eta horrekin batera, aurkariak ere irabazteko asmoz egiten du lan. Sailkapeneko lehena edo azkena izanda, gauzak zail ipintzen dizkizu. Azken partida hauetan ikusi dugu eta horrek guk beti egin duguna, partidaz partida joan, berrindartzen du».
Horregatik ez dio aurrelari gipuzkoarrak egutegiari lar begiratzen. Mendizorrotza eta Ipurua bisitatu behar ditu Amorebietak, baina gainerako norgehiagokak behealdeko taldeen aurka edo dagoeneko jokoan ezer ez duten aurkarien kontra jokatuko ditu. «Ezin dugu horrela pentsa. Finean, edozeinek sor ditzake arazoak eta, are gehiago, azken txanpa honetan, talde gehienok gauza garrantzitsuak jokoan ditugunean. Orain arte bezala, eta iaz egin genuen bezala, partidaz partida jarraitu behar dugu».
Motibazioa ala presioa
Antzeko filosofia eta antzeko egoera, joan den ikasturtean gertatu zen bezala, presiorik gabe ari baitira urdinak. «Egia da goialdeko talde `klasikoek' duten presiorik ez dugula. Baina, azken batean, futbolari guztiok jokatu, lehiatu, golak sartu eta irabazi nahi dugu. Helburuak finkatzen ditugu, eta gero bakoitzaren nortasunaren arabera, lehiakortasun hori eta helburu horren bilaketa presio ala motibazio bilakatzen dira. Eta presioa, motibazioa, ilusioa... bakoitzak era desberdinean kudeatzen ditu».
Motibazioa badute zornotzarrek iazkoa errepikatzeko. Bidearen zati ederra ibilita, azken txanpa geratzen da, zailena ziur aski, baina «gu konfiantza osoz gaude. Aurkariak gogorrak dira, baina taldeak ondo egiten du lan eta gogoz eta konfiantzaz dago sailkapena lortzeko». Muniozgurenek berak ezin izango du esperientzia guztiz dastatu, ekainaren 22an -azken kanporaketaren eguna- ezkonduko baita. «Sinatuko nuke zuzenean ez disfrutatu baina taldeak igoera lortzea. Nik badaezpada maletan sartuko dut kamiseta, munduko beste puntan ospatzeko».
La semana
Artilleros. Como está haciendo su equipo en la clasificación, Jaime Mata (Lleida) también aprovecha los tropiezos rivales para subir puestos en la tabla de realizadores. En este caso, la lesión de Jon Orbegozo (Barakaldo), que se ha perdido los dos últimos partidos, y la prolongada sequía de Jorge Galán (Osasuna) o David Mainz (Eibar). Con todo, el ariete gualdinegro sigue en cabeza con 13 dianas, le sigue Mata ya con 12 y Galán aguanta en el tercer puesto con 11.
Quirófano. Sigue la mala racha del Alavés. Ahora es Urtzi el que ha tenido que ser intervenido, tras fracturarse el radio de la muñeca izquierda en un entrenamiento, por lo que ahora deberá afrontar un período de baja de dos meses.
Portería. El derbi de Urritxe comenzó con sorpresa. Etxebarrieta y Montoya, dos de los guardametas menos goleados del grupo -aunque el gualdinegro no ha disfrutado de la titularidad hasta la marcha de Aitor Fernández-, se quedaron en el banquillo, cediendo su puesto a Zigor y René, respectivamente. La ocasión supuso el debut oficial de este último, llegado en el mercado de invierno, con el Barakaldo.
Cachorros. Iñigo Ruiz de Galarreta ya es oficialmente jugador del primer equipo del Athletic. Todo parece indicar que en breve seguirá sus pasos Unai Bustinza, defensa del Bilbao Athletic de total confianza de su técnico.