«Alardearen seme-alabak» eta «El método Arrieta», Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian
Goran Paskaljeviç zuzendari serbiarraren azken filmarekin, «When Day Breaks», ekingo dio apirilaren 19an Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiak aurtengoari. Gipuzkoan filmaturiko bi lan estreinatuko dira.
GARA | DONOSTIA
Azken hiru hamarkadetako zinema europarraren egile garrantzitsuenetakoa den zuzendari serbiarraren «When day breaks» filmak zabalduko du datorren apirilaren 19an Victoria Eugenia antzokian Giza Eskubideen Zinemaldia. Holokaustoaren biktimen oroimenaren gaineko filma da. 2010ean, Goran Paskaljeviçen «Honeymoons» filmak irabazi zuen Zinemaldiko saria.
Sail ofizialeko zenbait lanen izenburuak jakinarazi zituen jaialdiak atzo. Bertako hiru film ikusi ahal izango dira, horietatik bi estreinaldiak eta, gainera, Gipuzkoan filmatutakoak: «Alardearen seme-alabak» da horietako bat, Jone Karres eta Eneko Olasagastik zuzendua, eta gure artean soka luzea duen gaia jorratzen du, Irun eta Hondarribiko alardeetako parte-hartzeari buruzko dokumentala baita. Bestea, Jorge Gil Munarrizek estreinatuko duen «El método Arrieta» filma da. Eta zertan datza metodo hori? «Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpek begiradaren bidez elkar ulertzen dute. Eta, kasu honetan, adierazpen hori ezin hobea da: gorputzeko mugimenduak kontrolatzeko arazo batek elbarri utzi ondoren, begien mugimenduaren bidez airean letrak idatziz elkar komunikatzen dira», dio filmaren sinopsiak.
Hirugarren euskal filma «Argonautas» izenekoa da. Juan Dopicoren diziplina anitzeko proiektu bat da, eta pertsonen eta natura-ingurunearen arteko harremanak birformulatzen dituzten ekimenak, prozesuak, diseinuak eta bizimoduak ikertzen ditu.
Sail ofizialean ikusi ahal izango diren nazioarteko filmei dagokienez, «Le cochon de Gaza» filmean, Sylvain Estibalek sinatzen duen tragikomedian, Gazako arrantzale palestinar batek zerri bat topatuko du bere sarean eta animalia zikina berehala ondotik kentzea erabakiko du.
Ameriketako Estatu Batuetatik dator «The House I Live In». Eugene Jarecki dokumentalistak «Drogen aurkako gerra» deiturikoari buruzko lana osatu du. Gerra honek azken hamarkadetan 45 milioi pertsona eraman ditu espetxera, heriotza ugari eragin eta familiak suntsitu ditu.
Basilio Martin Patino salamancarrak «Libre te quiero» ekarriko du Donostiara. Oraingoan, estilo berri bat hautatu du, inpresionista eta dokumental hutsa lortzeko ahaleginetatik hurbil dagoena. Filma Puerta del Solen dauden manifestariak elkartzeko unean abiatzen da.
Alemania, 1945. urtea. Amaitu da gerra. Ume talde batek suntsitutako herrialdea zeharkatzeko asmoa du, 900 kilometro iparraldera bizi den amonarekin elkartzeko asmoz. Horrela hasten da «Lore», Cate Shortlandek zuzendutako ekoizpen australiar-alemaniarra.
Eta azken titulua «Parada / The Parade» filma, non Srojan Dragojeviç serbiarrak lesbiana, gay, bisexual eta transexualen kolektiboen eskubideak jorratzen dituen.
Obra: «Las criadas».
Intérpretes: Bárbara Lennie, Fernanda Orazi, Tomás Pozzi.
Iluminación: Alfonso Ramos.
Versión, espacio escénico y dirección: Pablo Messiez.
Producción: Lazona.
Fecha y lugar: Teatro Arriaga (Bilbo), 22-03-13.
Los cines Trueba de Donostia promoverán las proyecciones alternativas cada jueves a partir de la semana que viene. Trueba, perteneciente al grupo Sade, reabrió sus puertas hace año y medio haciendo una apuesta por el cine en versión original. Esta iniciativa ha tenido muy buena acogida entre los donostiarras, por lo que han decidido ofrecer una programación diferente a todos esos cinéfilos que no se conforman con la cartelera comercial.
«Los jueves del Trueba» será una experiencia abierta, en la que «cada sesión será única, diferente », según explicaron ayer los responsables del grupo Sade. Habrá cuatro secciones, una cada semana del mes, de diferente temática. «Girls on film» agrupará una serie de filmes con un punto de vista femenino, las «Sesiones TCM» serán con películas que pasaron desapercibidas en los cines comerciales, «Noche de series» agrupará varios capítulos de series míticas y «Cine de culto» estará dedicado a las películas de grandes directores. Antes o después de cada película habrá un acto relacionado con el visionado, sea un coloquio, presentación o fiesta temática. De este modo, el 4 de abril proyectarán «Desayuno con diamantes» con motivo de su cincuenta aniversario, el 11 de abril Isaki Lacuesta asistirá al coloquio de «La noche que no acaba», el 18 la serie «V, los visitantes» será la protagonista de una noche y el 25 comenzará el ciclo Michael Haneke con «El septimo continente». Todas las sesiones, salvo cambios en la programación que darán a conocer en www.gruposade.com, serán a las 22.00. GARA