GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Binakako txapelketa

Berriro ia zerotik hasi

Guztien aukera berberak diren arren, orain arteko ibilbideek behar eta ikasgai desberdinak utzi dituzte.

p037_f01_345x453.jpg

Jon ORMAZABAL

Hamalau jardunaldi eta hiru hilabete geroago, Binakako txapelketan aurrera egin duten lau bikoteak bidegurutze beraren aurrean daude. Era batean, kilometro-kontagailua berriz ere zeroan jarri eta beste ibilbide bati ekiteko tenorea da, baina autoetan gertatzen den bezala, hau egiteak ez ditu ezkutatzen motoreak ibilbidean zehar pairatutakoak.

Astelehenean, Eibarren, leku berera heltzeko oso ibilbide desberdinak osatu dituzten bi bikote ariko dira elkarren aurka lehian. Oinatz Bengoetxea eta Beroizek txapelketaren hasiera-hasieratik abiadura egokia hartu eta ligaxka nahikoa erraz gainditu dute, eta honek euren karrozeria zaintzeko beta ere eskaini die.

Oso gaztea izanagatik, Mikel Beroizek oso ongi daki eskuak zaintzea ze garrantzitsua den. Aimar Olaizolaren laguntzarekin, sekulako lehen fasea osatu zuten, baina unerik desegokienean, ligaxkako azken partidan, eskuek huts egin zioten eta finaletik at geratu ziren, ordura arteko onenak izan ostean. «Denetatik ikasten da eta iaz dezente ikasi nuen. Argi dago apur bat justu zaudenean, halako txapelketa luzean hobe dela etxean geratzea», onartu zuen atzo.

Horrexegatik, entrenamendu batean ezkerreko eskuan min apur bat sentitu eta berehala hartu zuen azken-aurreko jardunaldian ez jokatzeko erabakia. «Eta bete-betean asmatu nuela uste dut, orain eskuak primeran ditut», gaineratu zuen.

Asegarceko bikote nafarraren ibilia nahikoa erosoa izan da, eta bere kide Oinatz Bengoetxeak ere eskertu du Lau eta Erdiko finalean hartutako jipoiaren ostean. Arrazoi bat edo bestea dela medio, 2005. urtean Ruben Belokirekin Binakako finala jokatu zuenetik, ez da erabat gustura aritu distantzia honetan, eta aurten berriz ere txapelaren lehian ikusten du bere burua.

«Binaka, egia esan, beti gogor xamarra egin izan zait, oso txapelketa luzea da eta mentalki urtero agian apur bat astuna egin zait. Finalerdietara heldu izan naiz, baina tira, batzuetan nahiko ahituta. Baina txapelketa hau oso ondo eraman dut, emaitzek ere lagundu dute, baita joko onak ere, eta horrek gusturago jokatzea ekartzen du eta txapelketa arinagoa egitea», onartu zuen Leitzakoak.

Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuren ibilbidea, aldiz, askoz korapilatsuagoa izan da, aurrelariak lehenengo eta atzelariak ondoren, zenbait arazo izan dituzte eta, larria izan bada ere, muga justu-justuan gainditzea lortu dute.

Bai baina ez

Bietan zaharrena izaki, Berrizko aurrelariak argi dauka onena euren buruari helburu txikiak jartzea dela, eta, horregatik, nahi bezain ondo izan ez den arren, orain arte egindakoaren balioa aldarrikatu zuen atzoko material aukeraketan.

«Txapelketa honetan egun txarrak izan ditugu, niri agian Lau eta Erdikoaren ostean kostatu egin zitzaidan Binakakora ohitzea. Partida txar batzuk egin ditugu, baina ez dugu desastre bat osatu, ligaxkan sartu gara eta zerbaitegatik izango da. Gainontzekoek hiru edo lau garaipen atera dizkigute, baina horrek berdin dio, garrantzitsuena sartzea zen, lortu dugu eta ez ditugu gauzak erabat oker egin», azaldu zuen.

Jon Ander Albisu bat dator horrekin, baina orain arte egindakoak ez du erabat ase iaz ere finalerdietan egon zen ataundarra. «Ez dut uste hor sartzearekin konplitu dugunik. Txapelketan ez dugu gure mailarik eman eta uste dut garrantzitsuena hori dela; norberak bere maila emanda geratzen da gustura eta ea finalerdietan lortzen dugun», azaldu zuen.

Lehen ligaxkako lehen lau partidak galdu zituzten Asegarcekoek eta hori zama handia bihurtu zaie lehen ligaxka honetan eta, horrexegatik, finalerdiak garaipenarekin hasi nahi dituzte, nahiz eta honek ezer ziurtatzen ez duen.

Titín se reunió ayer con Vidarte

Mientras Bengoetxea VI-Beroiz y Berasaluze II-Albisu escogían las pelotas para el festival del próximo lunes en el Astelena, muy cerca de allí, en las oficinas de Aspe de la calle San Juan de Eibar tuvo lugar una de las reuniones más esperadas de las últimas jornadas, la que mantuvieron el máximo responsable de Aspe, Fernando Vidarte, y Titín III, después de las duras palabras del caracolero tras quedar apeado del Parejas.

Tal y como se señaló en el comunicado emitido el día siguiente a las duras declaraciones del pelotari riojano, Fernando Vidarte se encargó de que el encuentro se produjera con la máxima discreción y nadie supo nada de él hasta después de su celebración.

Siguiendo esta tónica, en principio ninguna de las partes va a desvelar nada de lo que allí se trató hasta la rueda de prensa conjunta que ambos tienen previsto ofrecer la próxima semana, probablemente el miércoles.

No obstante, la misma convocatoria de esta rueda de prensa, con las dos partes en ella, da a entender que la situación se ha encauzado satisfactoriamente. J.O.

Pilotekin gustura

Asteartean Gasteizen bezala, bi bikoteak oso gustura geratu ziren topatutako pilotekin. Bengoetxea eta Beroizek gutxixeago ibiltzen diren pilotak hautatu zituzten, 105,1, 106,8 eta 106,3 gramokoak eta Berasaluze II.ak eta Albisuk 105,9, 105,3 eta 105,9 gramoko bizixeagoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo