GARA > Idatzia > Kultura

Estreinaldiz beteriko Leioako Umore Azoka, maiatzean

p041_f01_98x93.jpg

GARA | LEIOA

Euskal Herriko hamabi konpainia, Kataluniako hamasei ikuskizun eta Estatu frantsesean sortutako bederatzi ikuskizun izango dira 2013ko Umore Azokako ardatz nagusiak. Egitarauan antzerki, zirku, dantza, klown, txotxongilo, musika edota performance bidez garatutako proposamenak tartekatzen dira.

Batez beste euskal konpainiek eskainiko dituzte nobedade gehien; guztira erabateko zortzi estreinaldi iragarrita daude, hain zuzen, Al Di Là, Bapatean Zirko, Cachaba Teatro, Deabru Beltzak, Ertza, Gaupasa/Nacho Vilar Producciones, Ipso Facto eta Trapu Zaharra konpainiak eskainiko dituztenak.

Kataluniatik gerturatuko diren konpainiek hiru ikuskizun estreinatuko dituzte, beste hiruk kaleko bertsioa aurkeztuko dute eta working progress bat ere egongo da. Estatu frantsesetik etorriko den La Mini Compagnieren erabateko estreinaldiaz gain, herrialde bereko beste hiru sorkuntza lehen aldiz ikusi ahal izango dira Estatu espainiarrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo