GARA > Idatzia > Mundua

Malitik soldaduak ateratzen hasi da Paris, iragarri zuena baino lehenago

Estatu frantsesa Malitik soldaduak ateratzen hasi da. Pasa den urtarrilean, 4.000tik gora bidali zituen tuaregen eta islamisten kontra borrokatzeko. Thierry Burkhard koronelak azaldu zuenez, ehun bat soldadu Boli Kostara eraman zituzten martxoaren azken asteetan, eta hortik Zipreko base militar frantses batera. Parisek talde islamistei min handia egin diela argudiatu du. «600 terrorista baino gehiago hil ditu Armadak», esan zuen Eric Denece ikertzaile frantsesak.

p022_f01.jpg

GARA | BAMAKO

Iragarrita zegoen bezala, Estatu frantsesa hasi da Malitik soldaduak ateratzen. Urtarrilaren 11n, 4.000tik gora soldadu bidali zituen Bamako hiriburura jada gerturatzen ari ziren talde islamistei aurre egiteko. Bai Mujao talde islamistak bai tuaregek hainbat herri beren kontrolpean hartu zituzten. Urtarriletik hona borroka bortitzak egon dira. Talde armatuek gerrilla erako gerra batekin eta pertsonen kontrako minak jartzearekin mehatxu egin zuten.

«Duela astebete ehun bat soldadu eraman genituen Tessalitetik, Maliko ipar-ekialdean, Abiyanera, Boliko Kostan, eta astelehenean Ziprera iritsi ziren», azaldu zuen Thierry Burkhard koronelak, Armadaren Estatu Nagusiko bozeramaileak. Bertan hiru egun egongo dira Estatu frantsesera itzuli baino lehen. Paraxutisten unitatekoak ziren.

François Hollande presidenteak duela aste batzuk iragarri zuen soldaduak apirilaren amaieran ateratzen hasiko zirela. Esan zuenez, datorren uztailerako 2.000 soldadu geldituko dira Malin, bidalitakoen erdiak.

Uztailean presidentea eta legebiltzar berria hautatzeko hauteskundeak egitea nahi du Parisek. Ordurako segurtasuna Maliko segurtasun indarren esku utzi nahi du, baina modu egonkorrean mila soldadu utzi nahi ditu bertan. Hori proposatu zien pasa den astean Nazio Batuei eta Maliko Gobernuari.

Apirilaren 22an, Asanblea Nazionalak eta Senatuak Malin jarraitzeko baimena bozkatu behar dute, Konstituzioak hala aginduta.

Otsailean Laurent Fabius Atzerriko ministroak «Metro» egunkarian eginiko elkarrizketa batean aurreratu zuenez, «Frantziak ez du asmorik Malin modu egonkorrean gelditzeko. Maliarrek eta afrikarrek hartu behar dute orain segurtasunaren, subirotasunaren eta lurraldetasunaren ardura. Horregatik, pixkanaka Misma misio afrikarrari bide emango diogu. Iparraldean geldituko gara, oraindik talde terroristak baitaude. Baina, espero dut, martxotik aurrera soldadu frantsesen kopurua nabarmen murriztea».

«1.500 eta 2.000 terrorista artean identifikatu dituzte eta horietatik 600tik gora hil dituzte. Horrez gain, gordeta zituzten armak, munizioa eta erregaia deuseztatu dituzte, eta Abu Zeid bezalako buruzagi terroristak hilik daude», nabarmendu zuen Eric Denecek, espioitzari buruzko frantses ikerketa zentroko zuzendariak.

«Horrek ez du esan nahi mehatxua desagertu denik, baizik eta gutxitzea eta atzeratzea lortu» dela, gaineratu zuen.

Malin gelditu diren soldaduak Tombuctun eta Gaon ari dira borrokan gehienbat, bi gune horietan erresistentzia handia baitago, hein handi batean talde armatuek herritarren babesa dutelako eta beraien laguntzarekin ezkutatzea lortu baitute.

Nazio Batuak 11.200 «kasko urdin» bidaltzea eztabaidatzen ari dira. Ban Ki-moon idazkari nagusiak atzo ohartarazi zuenez, gatazka eskualdean zabaltzeko arrisku bizia dago.

«pixkanaka»

«Ez gara korrika eta presaka aterako. Pixkanaka aterako gara», adierazi zuen atzo Jean-Ives le Drian Defentsa ministroak. Aurten 3.000 soldadu atera nahi ditu Parisek. Bere asmoa, Malin mila soldadu modu iraunkorrean uztea da.

Los amazigh llevan a las calles francesas su solidaridad con Azawad

El movimiento amazigh llevó a cabo el pasado sábado su séptima movilización en solidaridad con los tuareg de Azawad en un año por un movimiento independentista, democrático y laico, recordando el aniversario de la proclamación de la independencia de Azawad. Además, denunciaron las ejecuciones cometidas por el Ejército de Mali «reconstruido por Francia», contra la población civil, que tachó de «racistas» así como el silencio «cómplice» de la comunidad internacional y la actitud de Francia hacia los tuareg. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo