GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZIENTZIA | «elhuyar zientzia eta teknologia»

Elhuyarren aldizkariaren informazio guztia jarri dute eskura Interneten

«Elhuyar Zientzia eta Teknologia» aldizkariaren eduki guztiak irekita daude edonorentzat elhuyar.org-n apiril honetatik aurrera, Creative Commons lizentziapean. Orain arte, azken bi hilabeteetako eduki batzuk osorik kontsultatzeko harpidedun izan behar zen.

Argitu dutenez, aldaketak ez du inolako eraginik izanen aldizkariaren harpidedunek webgunearen bidez jasotzen duten zerbitzuan, eta hainbat abantaila izaten jarraituko dute, adibidez, Elhuyarrek argitaratutako produktuetan %20ko deskontua. Orain, harpidedun digitalek ere badute abantaila hori.

Bestalde, apirilaren 25ean banatuko dituzte, Usurbilgo plazan, CAF-Elhuyar Sariak, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza eragiteko xedearekin. Denak gonbidatu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo