GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nuclenorrek Greenpeace auzipetzea nahi du Garoña ixtea eskatzeagatik

GARA | GASTEIZ

Garoñako zentral nuklearraren jabe den Nuclenorrek helegitea jarri du Burgoseko Villarcayoko Instrukzio Epaitegian, Greenpeacek joan den ekainaren 5ean zentralean egin zuen ekintzako lekukoak auzipetzeko eskatzeko, deliturik zehazteke.

Ekainekoa protesta baketsua izan zen. Aktibistek erresistentzia probek bermatu behar duten segurtasuna ez dela betetzen agerian utzi zuten, eta Garoña ixteko eskatu, «ez dagoelako arrazoirik, ez ekonomikorik ez energiari dagokionik, baimena luzatzeko». Antolakunde ekologikoak helegitea jarri du auzipetzeko eskariaren aurka. Aitzinetik bertze bat jarria zuen, zentrala ixteko agindua baliogabetzearen kontra. Garoñak sistema elektrikoa ekonomikoki jasangarria izatea eragotziko lukeela baieztatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo