GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

SURFA

Motordun surf taulak asmatu dituzte

Surf taulak motorrarekin, jada ez dago arraun egin beharrik olatua hartzeko.

 

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Alferrontzien ametsa gauzatzear da. Urautsira joateko arraun egin beharra edo olatua hartzeko esfortzua ekidin ahal izango dira aurrerantzean; izan ere, taula baten gainean zutik ibiltzeko taulak asmatu dituzte.

Martin Sula Txekiar Errepublikako ingeniaria da eta 1 formulako autoekin lan egiten du, baina oraingo honetan motorra auto bati jarri beharrean, surf taula bati jarri dio. Motor eta guzti 12,5 kilogramoko pisua du surf taula bitxi honek, beraz edonork hondartzara eramateko modukoa da.

Surflaria, behin uretan dagoela, taularen gainean jartzen da zutik, eta eskuan daraman tresna batekin abiada ematen dio taulari. Gehienez, 57 kilometro orduko abiadura har dezake taulak.

Behin olatuaren gainean, motorrak bultzatzen jarrai dezake, baina norberaren esku dago ariketak modu batera edo bestera egitea. Alegia, abilezia behar da taula behar bezala gidatu eta olatua menderatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo