GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Juan Luis Mugertza Unanue Idazlea

Eskumak eta ezkerrak

Umetan, galdera asko egiteko joera izan ohi genuen. Galdera eta erantzunaren arteko zubi-lanak gure irudimena lantzeko bidea ematen bazigun ere, bagenekien galdera ikurraren osteko erantzunak ordura arte buruari jarritako oztopoari aurrera egiten lagunduko zigula. Oso ariketa eraginkorra zen bizitzaren hasierako behaztopa lasterketa horretan jarritako trabak atzean uzteko. Gero, nagusitan, dena dakigu- lakoan-edo, joera hori moteldu egiten dugu; gure eskarmentuak bestelako mekanismoak erabiltzen ditu erantzun borobila izateko, egiaren jabe izateko.

Halarik ere, neuk, behintzat, sarri askotan, ez dut modurik izaten neure buruari egindako galdera askori erantzuna emateko. Esaterako, politikaz ari garelarik, zer du eskumak horren erakargarria izateko? Zergatik jende askok egiten du horren aldeko hautua? Zergatik zabaldu zuen lau haizetara Anasagasti bezalako politikari batek Caprilesen aldeko aukera telebistan, erreparorik gabe?

Agian, eskumak, edozein lekutakoa delarik, balio berdintsuak dituelako? Agian, Venezuelako kolpisten alde egiteak eta herri xehea gero eta txiroagoa izateak euskal eskumari kalte baino mesede egiten diolako? Ez dakit, bada. Oraintsu arte bezala neure buruari galderak egiten jarraitu behar izango dut, baina garbi dago eskumak, edozein gauza egin dezake, murrizketak direla, ustelkeria kasuak direla...; ezkerrak, aldiz, ezin du ezer gaizki egin. Politika ere, moral kontua izango da?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo