Rodrigo aske utzi du epaileak, karguak mantendu arren
Astelehenean Bilbon atxilotu zuten Iker Rodrigo aske utzi zuten atzo Madrilen Auzitegi Nazional espainoleko Eloy Velascoren epailearen aurrean deklaratu ondoren. Halere, «terrorismoa goratzea» leporatu dio Velascok eta baldintzapean utzi dute aske. Azken asteotan, Sortuk PPren Gobernuaren jazarpen politiko eta judiziala pairatzen ari duela salatu zuen Maribi Ugarteburuk, ilegalizazioaren mamua erabiliz, iraganeko garaietara itzultzeko helburuarekin.
GARA | MADRIL
Auzitegi Nazional espainoleko Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu ondoren, aske utzi zuten atzo Iker Rodrigo. Halarik ere, akusazioa, hots, «terrorismo goraipatzea» mantendu zuen Velascok, Xabier Lopez Peñaren gorpua jasotzeko Sondikan ekitaldia antolatu zuela leporatzen baitio Rodrigori. Ekitaldia parte hartzea ere leporatu dio epaileak.
Hori dela eta, baldintzapeko askatasunean dago orain Rodrigo. Hilabetero polizia-etxean aurkeztu beharko du bere burua, ezin du Estatu espainoletik atera eta bere bizilekuaren eta telefonoaren berri eman behar izan dio epaileari.
Rodrigok bere abokatuaren galderei besterik ez zien erantzun Velascoren bulegoan. Bertan ukatu egin zuen Sondikako ekitaldia antolatu izana. Horrekin batera, Bizkaiko Sorturen Twitter sareko kontuan ez zuela Sondikako ekitaldira joateko deialdirik egin gaineratu zuen.
Guardia Zibilak egin zuen txostenean Lopez Peñaren gorpuari harrera egiteko deialdia @sortubizkaia helbidetik egin zela agertzen da. Rodrigok soilik bere kontu pertsonaletako mezuen ardura hartu zuen bere gain Velascoren aurrean egindako deklarazioan.
«Terrorismoa goraipatzea» delako delituagatiko zigorra bi urteko kartzelaldia baino txikiagoa denez, Velascok Rodrigo espetxera ez bidaltzea erabaki zuen, atzo berri agentziek adierazi zutenez.
Rodrigoren atxiloketa dela-eta, Sortu jomugan jarri dute, ilegalizazio mehatxupean. AVT biktimen elkarteak Sortu legez kanpokotzat jotzeko eskatu du eta, ildo honi jarraituz, Estatu espainoleko fiskal nagusi Eduardo Torres-Dulce azkenaldian euskal presoei egin dieten omenaldiak aztertzen ari dela nabarmendu zuen. «Horietako batzuetan terrorismoa goraipatu zen, nire ustez», adierazi zuen. Hitz horiek Sorturen aurkako ilegalizazio mehatxua handitzen dute.
Erasoa salatu
Gauzak horrela, Sortu pairatzen ari den erasoa salatu zuen atzo Auzitegi Nazioanal espainolaren aurrean alderdi horretako eledun Maribi Ugarteburuk. Ustez, Lopez Peñaren gorpua jasotzeko ekitaldia antolatzearen akusaziopean Rodrigo atxilotzea «Sorturen kontrako jazarpen politiko eta judiziala martxan jartzeko aitzakia» izan dela nabarmendu zuen.
Rodrigori babesa agertzera joan zen Ugartuburu Madrilera. Berarekin batera, Bizkaiko Aralarreko koordinatzaile Jon Solaberria, Bizkaiko EAko presidente Joseba Gezuraga eta Alternatibako kide Asier Vega izan ziren.
Azken asteotan antzeman denez PPren diskurtsoa nabarmen larriagoa izaten ari dela gaineratu zuen Ugarteburuk. «Atzera begira ari da PP, Sorturen edo Bilduren ilegalizazioaren mamuak astintzen. Eta horrek ez du inolako zentzurik», esan zuen.
«Atxiloketa hau gertatu bada, ez hankarik ez bururik ez duen aitzakia bat izateko da. Helburu politiko baten atzetik dabiltza. Sortu jomugan jartzen du eta alderdiaren jazarpen politiko eta judizialari ekin diote», salatu zuen Ugarteburuk.
Sortuko eledunaren hitzetan, «Euskal Herriko jendartearen gehiengoak ez ditu gertakari hauek ulertzen» eta Rodrigorekin gertatutakoa «surrealistatzat» jo zuen.
Maribi Ugarteburuk gaineratu zuenez, PPk zuzentzen duen Gobernu espainolak egungo aroaren kontra doan dinamika bati ekin dio, «gure herrian gaindituak dauden garaietara itzuli nahi dutelako, jazarpen politikoaren eta ilegalizazioen garaietara».
Xabier Lopez Peñaren gorpuari harrera egiteko ekitaldian parte hartzeagatik Madrilen aske utzi zuten egun berean, D3M hautagaitzako kide izateagatik irekia zen prozeduran absoluzioa jaso zuen Iker Rodrigok.
El Tribunal Supremo (TS) español ha confirmado la absolución de los once integrantes de las candidaturas D3M y Askatasuna, desestimando el recurso interpuesto por la Fiscalía contra la sentencia dictada por la Audiencia Nacional el pasado junio, cuando les absolvió al considerar que no estaba acreditado que «de una forma consciente y deliberada actuasen en apoyo de la banda terrorista ETA».
La sentencia del TS, de la que ha sido ponente Manuel Marchena, determina que «no basta con promover, presentarse, participar activamente en campaña electoral a favor de organizaciones concebidas desde la organización ETA para asegurar su `estrategia de desdoblamiento' para entender colmadas las exigencias de los tipo delictivos».
La confirmación de la absolución exculpa definitivamente a los integrantes de D3M Amparo Lasheras, Arantza Urkaregi, Elisabet Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta y Zuriñe Zorrozua, que fueron acusados de «integración en organización terrorista», así como a los miembros de Askatasuna José Antonio Munduate y Xabier Isasa, que fueron acusados de «colaboración con organización terrorista».
La sentencia del Supremo señala que la participación, de una u otra forma, en las listas de D3M o Askatasuna «puede ser indicio de pertenencia o colaboración con ETA, pero puede implicar también la legítima voluntad de favorecer una oferta política determinada, por más que esa sea la oferta de ETA». Y rechaza que la sentencia previa fuera irracional, como defendió el fiscal. GARA