Urrezkoa
Kañamares III.a, Erasun, Saralegi eta Rodriguez sailkatu dira hurrengo fasera
J.L.
Julen kañamares, Ander Erasun, Ruben Saralegi eta Juanillo Rodriguez izango dira 23 urtez azpiko hurrengo kanporaketan, beraiek lortu baitzuten horretarako txartela, herenegun Beran.
Faboritoen artean ziren baita ere Mikel Larrañaga eta Oihan Larretxea, agian beraiek ziren sailkatzeko aukerarik gehien zituztenak, bai behintzat zaleen ustez, baina azpeitiarra eta Berakoa kanpoan geratu ziren. Gipuzkoarrak jokatutako proba bakarra irabazi zuen, eta nafarrak, hura ere ez.
18 urtez azpikoen lehiaketa ere hasi zen, eta lehen faseko ligaxkako hasierako jardunaldia Kañamares IV.ak bereganatu zuen Etxeberria II.ari minututik gorako aldea kendu eta gero, eta proba bakar bat galduta.