GARA > Idatzia > Mundua

Sexu bereko bikoteen ezkontza onartu du frantziar Parlamentuak

Eztabaida sutsuen ondoren, Asanblea Nazional frantsesak sexu bereko bikoteen ezkontza onartu du. Hala ere, eskuinak helegitea jarriko du Konstituzio Kontseiluan eta horren kontrako mobilizazioari eutsiko dio.

p023_f01_148x092.jpg

GARA | PARIS

Parlamentu frantsesak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari bidea ireki zion atzo, eztabaida biziko asteei bukaera emanez. Estatu frantsesa munduan sexu berekoen ezkontzak onartzen duen hamalaugarren herrialdea da.

«136 ordu eta 46 minutu iraun duen eztabaidaren ondoren, Parlamentuak sexu bereko bikoteen ezkontzari bidea ireki dion lege egitasmoa onartu du», esan zuen pozik Asanblea Nazionaleko presidente Claude Bartolonek. Aldeko 331 boto (lehenengo bozketan baino bi gehiago) eta kontrako 225 (lau gutxiago) jaso zuen legeak.

Onartu bezain pronto, oposizioko eskuinak François Hollande presidenteak legea indarrean jarri baino lehen Konstituzio Kontseiluan helegitea jarriko duela iragarri zuen.

Legeak aurrera egiten badu, sexu bereko bikoteen arteko lehenengo ezkontzak uda hasieran izan daitezke.

Bozketa egin aitzin, Bartolonek gonbidatuen tribuna hustu zuen, legearen aurkariak pankarta bat zabaltzen saiatu eta oihuka hasi zirelako. «Demokraziaren etsaiek ez dute zereginik hemizikloan», adierazi zuen.

Parlamentuak lege egitasmoa onartu ondoren, eskuineko diputatu gehienek alde egin zuten, ezkerrekoek, zutik eta txaloka eta «berdintasuna» oihukatzen zuten bitartean.

Christian Taubirak, testua bultzatu duen Justizia ministroak, legeari aipu eginez «aurrerapen historiko honen aurrean hunkiturik» zegoela esan zuen. Bereziki hunkitu zen «beren sexu aukeragatik indarkeriaren biktimak izan diren nerabeak» gogora ekarri zituenean.

Bitartean, kalean legearen aldekoen eta kontrakoen elkarretaratzeak izan ziren. Gogorra izan da legearen aurkako kanpaina. Joan den igandean dozenaka mila pertsonak -eskuinekoek, eskuin muturrekoek eta gazte katolikoek, besteak beste- protesta egin zuten Parisen lege horren aurka. Atzo, bozketaren ondoren, mobilizazioek jarraipena izango dutela iragarri zuten. Datorren maiatzaren 26rako deitu dute manifestazioa.

Lehenengo ezkontza Montpellierren izan liteke, bertako lesbianen eta gayen elkarte bateko presidente Vincent Autin-en eta bere bikotearen artekoa. «Ezkontza hau guztiontzako unea bihurtu nahi dugu. Publikoa izango da, militante guztiei, Frantziako eta nazioarteko elkarteko arduradunei eta prentsari irekia», esan zuen Autinek.

Matrimonio igual para todos aprobado ya en 14 países

Países Bajos fue el primer país, en abril de 2001, en abrir el matrimonio a parejas del mismo sexo, incluida la adopción. Bélgica lo aprobó en junio de 2003 y en 2006 añadió el derecho a adoptar. En el Estado español se aprobó en julio de 2005, al igual que en Canadá. Sudáfrica se sumó en noviembre de 2006; Noruega en enero de 2009; Suecia en mayo de ese año, aunque la unión estaba en vigor desde 1995 y la adopción desde 2003. Portugal suprimió de la ley sobre matrimonio la referencia a «un sexo diferente» en junio de 2010 pero excluyó la adopción. Aunque Islandia reconocía las uniones gays desde 1996 y la adopción desde 2006, el matrimonio fue legalizado en junio de 2010. Argentina fue el primer país latinoamericano en aprobar el matrimonio de parejas del mismo sexo en julio de 2010. En Dinamarca, primer país en aprobar las uniones del mismo sexo en 1989, autorizó en junio de 2012 los matrimonios en la iglesia luterana del Estado. Uruguay y Nueva Zelanda se han unido este año. México y Estados Unidos solo lo reconocen en parte de su territorio. En Gran Bretaña ha comenzado el debate sobre la ley, y Alemania, Finlandia, República Checa, Suiza, Colombia e Irlanda solo reconocen uniones civiles. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo