
HAMAIKA TV
Zenbakirik gabeko bulegoa, «Sakelakotik» saioan
Bulegoa Zenbaki Barik ezagutzea izango dugu Hamaika TV-ko gaurko «Sakelakotik» saioan. Arte eta jakintza arloko bulego bat da, eta ikerketa, eztabaida eta hausnarketa egitea du xede. Bilboko Solokoetxe auzoan kokatuta dago; Bilboko Alondegiarekin sinatutako hitzarmena eta bi urtez Kontratua proiektua jarriko du abian. Miren Jaio artistarekin batera ezagutuko dugu proiektua.