GARA > Idatzia > Kultura

Bergarako Egubakoitzak Kartzelan egitasmoa, abian berriro

GARA | BERGARA

Ostiral honetan, apirilaren 26an, 22.30ean, emango diote hasiera aurtengo Egubakoitzak Kartzelan egitasmoari Bergarako Angiolillo gaztetxean. Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxeak «Bi bala» bertso-jarri musikatuetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute. Emanaldi honen jatorria Gurrutxaga eta Barandiaran bertsolariek azken Bertso Egunean egindako «Ze krisi» saio arrakastatsuan dago.

Zenbait herritatik emanaldia errepikatzeko hainbat eskaera jaso dituzten arren, hirukoteak ez du buruan formatu honetako emanaldi eskaintza iraunkorra lantzeko asmorik.

Ikuskizun gehiago

Egitasmoaren laugarren edizio hau bost emanaldiz osatua da. «Bi bala» izango da lehena, eta beste lau etorriko dira segidan: maiatzaren 3an, Okene Abrego & Mariano Hurtado eta Buterflai izango dira bertan; 10ean, Iñigo Cabezafuegoren eta Joseba B. Lenoirren txanda helduko da; hilaren 24an, berriz, Ainara Legardon eta Manett bizkaitarrak joango dira Angiolillo gaztetxera; eta, azken saioan, 31n, Morau GARAko kolaboratzailea eta Aguxtin Alkhat arituko dira jaialdiari amaiera emanez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo