GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Elgetak erakutsi du zaborren politikan gogoa zintzoa bada, adostasunerako aukera badagoela

Zaborren kudeaketaren gainean batzuek gailentzea nahi duten zalaparta eta liskarrari bizkar emanda, sukaldeko lana gogo onean eginez eta aldaketarako mentalitate irekiaz jokatuz, txalotzekoa eta ospatzekoa den adostasuna lortu dute Elgetan. Birziklatzearen aldeko apustu ondratua mamitu da, bilketa selektiboaren bitartez %70-80ko tasa helburu duena, eta erantzukizun pertsonala sustatzeko eta bermatzeko bitarteko teknikoak jarrita -sistemaren erabilera egokia ziurtatzeko txip pertsonalizatu batez hornitutako edukiontziak-, zaborrak ongi banatu eta konpostatzen dutenak zerga mailan sarituko dituena, eta zaborra bereizi ez eta sistema errespetatzen ez dutenak zigortu. Bidea baino helburua lehenetsi duen adostasun honek, bitartekoak konfrontaziorako bandera gisa hartu beharrean herri ulermena eta atxikimendua landuz, pozgarri diren motiboak uzten ditu. Eta herri bakoitza mundu bat dela kontuan hartuta, fotokopiatuak diren soluzioak ez daudela onartuta ere, oso kontuan hartzeko irakaspenak eskaintzen ditu.

Horietan behinena, adostasunerako borondatea eta zintzotasuna dagoenean, adostasuna egiteko modu eta manera egon badagoela. Hala biz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo