GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

30 SEGUNDO

iPhone batekin filmatutako lehenengo iragarkia

Allied Irish Bank konpainiak osorik iPhone gailu batekin egindako lehen iragarkia egin du. 30 segundo besterik ez du irauten eta Dublin hiria zeharkatzen duen tren bateko leihotik hartutako plano-sekuentzia bat da. Iragarki honen helburua konpainiak duen aplikazioak 350.000 deskarga izan dituela ospatzea izan da. Spota Interneten ikus daiteke, eta agerian uzten du smartphonearen irudiaren kalitatea (iPhone 5) horrelako lanak egiteko oso aproposa dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo