GARA > Idatzia > Kultura

Mandoilek!, musikaren alde argitsura gerturako gaituen talde berri eta gaztea

p053_f03_98x93.jpg

A.H. | BILBO

Talde berria eta gaztea baldin bada ere, musika munduan eskarmentu handikoak dira Manoilek! taldea osatzen duten bost lagunak, eta kaleratu berri duten lehenengo lanak «Mandoilek!» (Oihuka), betiko erritmo dantzagarrietan oinarritutako nahaste erakargarria dakarkigu.

Oihuka diskoetxeko arduradun Anjel Valdesen esanetan, Manoilek! «proposamen eraginkorra eta sendoa» da, beren lehendabiziko disko hau «proposamen ludiko, dantzagarri eta gustagarria» izanik; azken batean, musikaren «alde argitsua» erakusten digu.

Hainbat estilo jorratzen ditu Mandoilek! taldeak; hala nola, cumbia, runba eta reggaea, beti ere eskusoinu diatonikoa oinarritzat hartuz.

Bandaren sorrera

2011ko neguan, Ibon Olaguenagak (eskusoinua eta ahotsa) eta Asier Linaresek (bateria) jotzeari ekin zioten hotzak zekartzan mamuak uxatzeko. Horrela, ia ia konturatu gabe, beren melodia propioak sortu zituzten, errepertorio oso baterako ematen zutenak. Banda osatzeko musikariak bildu baino ez zuten egin behar. Lagun baten tabernak hartu zuen lehenengo emanaldia.

Unai Mendibil (testuak eta ahotsak), Andoni Vera (gitarrak) eta David Ferreño (baxuak) dira Mandoilek! taldeko gainerako musikariak.

Musikaren alde argitsu honetan dena eginda dagoela pentsatzen duenik baden arren, diskoko bederatzi kantak iritzi hori aldarazteko modukoak dira: Amerikan eta cumbia emanaldietan «arriba las manos de todos los negros» leloa entzuten den bezala, «euskaldun guztiok eskuak gora» entzungo dugu, dudarik ez, amen batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo