GARA > Idatzia > Kultura

Itxaso Martinek eta Lluis Llachek jaso dute Zilarrezko Euskadi saria

GARA | DONOSTIA

Itxaso Martin donostiarraren «Ni, Vera» (Elkar) eta Lluis Llach kataluniarraren «Memorias de unos ojos pintados» (Seix barral) nobelentzat izan da Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak banatzen duen Zilarrezko Euskadi saria. Andoni Arantzegi elkarteko presidenteak atzo jakinarazi zuenez, aurten irizpideak aldatu egin dituzte eta irabazleak ez dira, lehen bezala, Liburuaren Egunean gehien saldu direnak izan. «Saritu nahi genituen bi liburu dira, kalitatezkoak, gomendatzen denbora daramagunak eta, hala ere, ez dira merezi duten bezala saldu», esan zuen Arantzegik. Liburu Azokak zapore «gazi-gozoa» utzi diela esan zuen: «Datu onak lortu ditugu, baina zerbait gehiago espero genuen».

Sarituez gain, beste bi libururen aipamena ere egin zuten: Jon Alonsoren «Zintzoen saldoan» (Txalaparta) eta Eduardo Bertiren «El país imaginado» (Impedimenta).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo