GARA > Idatzia > Kultura

170 kultura proposamen izango ditu Bilboko Kalez Kale programak

p052_f01_153x137.jpg

GARA | BILBO

Kultura Kalez Kale programa maiatzean eta ekainean zehar egingo da Bilboko barrutietan, eta antzerki, pailazo, magia, zirku, folklore, musika eta dantzaldiak barne, 170 proposamen inguru eskainiko ditu, guztiak kalean. Programa maiatzeko lehen asteburuan jarriko da martxan, Ibaiondoko, Deustuko eta Abandoko barrutietan eskainiko diren musika eta antzerki emanaldiekin.

Halaber, maiatzean, beste ekitaldi batzuen artean, Txurdinagako eta Otxarkoagako Magia Topaketen bederatzigarren edizioa eta Santutxuko Udaberriko Bertso Saioak izango dira. Ordutegiei eta egunei buruzko informazioa www.kulturabarrutik.net-en dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo