GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sega

Nazioarteko erako Euskal Ligan parte hartzeko izena eman daiteke

J.L.

Urte berezia izango da nazioarteko erako sega-jokoan, irailaren 6an, 7an eta 8an jokatuko baita Hego Tirolen Europako Txapelketa. Han izango da Euskal Herriko selekzioa, baina aurretik Euskal Liga jokatu beharko da, eta bertan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago jada. Azken eguna maiatzaren 20a izango da.

Gaztetxoetatik hasi eta helduenganaino, bai nesketan, baita mutiletan ere, denetan egongo da liga, eta izena eman edo informazioa jasotzeko 615 74 34 11 telefono zenbakira deitu beharko da. Maiatzaren 25ean Basaburuan jokatuko da lehen kanporaketa, ekainean Azpeitian amaitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo